Niuera

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Niuera
'ko e vagahau Niuē'
Non mintzatzen den: Niue, Cook Uharteak, Zeelanda Berria, Tonga 
Eskualdea: Polinesia
Hiztunak: 8.000 
Rankina: Ez 100 mintzatuenen artean
Hizkuntza familia: Austronesiarra
 Malaio-Polinesiarra
  Ozeanikoa
   polinesiarra
    Tongiko-samoikoa
     Tongikoa
      Niuera 
Idazkera: latindarra 
Estatus ofiziala
Hizkuntza ofizialtzat duten lurraldeak: Niue
Erakunde araugilea: ez du
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1: Ez du
ISO 639-2: niu
ISO 639-3: niu

 

Niuera (hizkuntza honetan (ko e) vagahau Niuē, "Niueko hizkuntza") Ozeaniako hizkuntza polinesiar bat da. Ingelesarekin batera Niue uharte-nazioko hizkuntza ofiziala da eta bertako hizkuntza nazionala da. Antzekoena den hizkuntza tongera (Tongakoa) da eta pittin bat urrunago beste hizkuntza polinesiar batzuk daude: maoriera (Aotearoa), samoera (Samoa) eta hawaiera. Tongerarekin batera tongiko hizkuntza azpitaldea osatzen du.

Immigrazioa dela medio Zeelanda Berrian Niuen bertan baino hiztun gehiago ditu.

Hiztunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiztunak 8.000 bat dira baina egun gehienak Niuetik kanpo bizi dira. Hizkuntzaren kontra britainiar eskolako irakasleek XX. mendean zehar erakutsitako jarrera zapaltzailea (debekua, Euskal Herrian ezagutu zen eraztunaren antzeko politika...[1]) gogorra izan bazen ere, bizi-bizirik dago, hizkuntza txikiek dituzten arazoei aurre egin behar badie ere.

Niuen nagusi[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Niuera biztanle gehienek hitz egiten dute Niuen bertan. Uharte-nazioan estatus sendoa du, hizkuntza koofiziala delako ingelesarekin batera eta lurraldeko hizkuntza nazional bakarra delako.

1991n 2.240 hiztun zeuden uhartean, biztanleen %97.4. Uhartean populazioa gutxituz doanez, 2006an bildutako datu fidagarriagoek (erroldan lehen aldiz hizkuntzari buruzko galderak sartu zirelako) hauxe erakusten dute[2]:

  • Gehiengo handi batek (%72) niueraz denbora osoan hitz egiten dutela dio.
  • Beste %18k sarritan hitz egiten duela dio. Niueraz inoiz egiten ez dutenak %3 ziren.
  • Ama-hizkuntza: %64,5 niuera, %12,1 niuera eta ingelesa, %9,2 ingelesa, %14,2 beste batzuk.
  • Hezkuntza sistemako lehen urteetan niuera baino ez da erabiltzen irakurri, idatzi eta hitz egiteko eta horrek alfabetizazio maila oso altuak ematen dituzte hizkuntza honetan (%88k idazten eta irakurtzen dakite).
  • Etxeko elkarrizketetan: %43,2 niueraz eta ingelesez, %36,9 niueraz, %7,2 ingelesez.

Kanpoan galera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cook Uharteetan eta Tongan dauden hiztun batzuez gain Zeelanda Berrian daude niueraren hiztun gehienak, Auckland eskualdean batez ere[3].

1990eko hamarkadaren erdialderako hiztunen %70 Zeelanda Berrian bizi ziren[4]. Azken urteotan kezka handia sortu da Zeelanda Berrian bizi diren niuetar jatorriko belaunaldi gazteengan ematen ari den hizkuntza galera dela eta[5]. Auckland bezalako hiri handi eta multikultural batean bizitzeak komunitatearen hizkuntza praktikak mantentzeko zailtasunak ekarri ditu. 2006ko erroldaren arabera Zeelanda Berriko niuetar jatorrikoen datu hauek azpimarra daitezke[6]:

  •  %25 (5190 lagun) niuerazko elkarrizketa bati eusteko ahalmena zuten.
  • "Itsasoz haraindi" (uler dadin batez ere Niuen) jaiotakoen artean %63 zen ehunekoa, Zeelanda Berrian jaiotakoen artean ordea %11.

Dialektoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Niueraren barruan bi dialekto nagusi desberdindu daitezke, zaharragoa den motu ("uharteko jendea") uhartearen iparraldean eta tafiti ("arrotzak", "urruneko jendea") hegoaldean.

Bien arteko desberdintasunak batez ere hiztegian eta hitz batzuen formetan daude. Adibide batzuk:

  • hiztegian: "harraskagailu" volu da tafitieraz eta matā motueraz; psidium landarea lala eta kautoga hurrenez hurren.
  • desberdintasunak hitzen formetan: hafule/afule , aloka/haloka, nai/nei, ikiiki/likiliki, malona/maona.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]