Jöns Jakob Berzelius
| Zientzialaria | ||
|---|---|---|
| Arloa | Kimika | |
| Jaio | 1779ko abuztuaren 20a | |
| Hil | 1848ko abuztuaren 7a (68 urte) | |
| Lan-erakundeak | Karolinska Institutoa | |
| Uppssalako unibertsitatea | ||
| Lanak | Nomenklatura kimikoa | |
| Proportzio konstanteen legea | ||
Jöns Jakob Berzelius (1779 - 1848) kimikari suediarra zen, kimika modernoaren sortzailetariko bat, Antoine Lavoisier, John Dalton eta Robert Boylerekin batera.
Eduki-taula |
Gaztaroa eta hezkuntza [aldatu]
Suediako Väversunda herrian jaio eta berehala hil ziren bere gurasoak. Sendikoek Linköping-en hezi zuten eta bertan joan zen eskolara. Gero, 1791 eta 1801 artean Uppsalako unibertsitatean medikuntza ikasi zuen, doktore tituloa eskuratuz. Kimika ikasten Anders Gutaf Ekeberg-ekin hasi zen. Aldi berean, ur-iturri desberdinen analisiak egiten jardun zen eta baita ere korronte elektrikoak zenbait gaixotasunen gain zuen eragina aztertzen.
1807an Stockholmeko Karolinska Institutoko irakasle bihurtu zen.
Ekarpen zientifikoak [aldatu]
Gaur ezagutzen ditugun nomenklatura eta formulazio kimikoak Berzeliusek proposatu zituen lehenengo aldiz. Bere ikasleei Kimikako esperimentuak egiten laguntzeko elementu kimikoen ikur zaharrak (alkimiakoak) baztertu egin zituen. Bere ordez, hizki latinoak erabili zituen – H hidrogenoarentzan, O oxigenoarentzat etab. – eta elementuen arteko proportzioak zenbakiz adierazi zituen – H2O –. Kontzeptu eta hizkuntza kimikoan ere ekarpen garrantzitsuak egin zituen Berzeliusek. Adibidez, katalisia, isomero, polimero, proteina edo alotropo bezalako kontzeptuak berak sortu zituen. Esate baterako, 1833an "polimero" hitza erabili zuen formula enpiriko berdineko baina formula molekular desberdineko konposatuen arteko erlazioa adierazteko – bentzenoa (C6H6) azetilenoaren (C2H2) "polimeroa" izango litzateke.
Berzeliusek elementu kimiko hauek bakartu zituen lehen aldiz: silizioa, selenioa, torioa eta zerioa. Gainera, bere ikasleek litioa eta banadioa aurkitu zituzte.
Kanpo loturak [aldatu]
- Publications - Project Runeberg
- Nova analysis aquarum Medeviensium - latinez idatzitako lana Project Gutemberg
Erreferentziak [aldatu]
| Artikulu hau biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |