Olga Konstantinovna
Wikipedia(e)tik
Olga Konstantinovna Greziako erregina izan zen (Pavlosk, 1851 - Erroma, 1926). Errusiako Konstantino duke handiaren alaba. 1867an Greziako Jurgi I.arekin ezkondu zen. Senarra hil eta haren semeak abdikatu bazuen ere, berriro errege izendatzea lortu zuen Olgak. Semeak bigarren aldiz abdikatu zuen, ordea, eta Olgak Greziatik alde egin behar izan zuen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.