Ontzalu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ontzalu
Datuak
Sexua Gizonezkoa
Jatorria Euskalduna
Antzeko izenak Untzalu eta Gontzal
Izenaren eguna Azaroaren 25a

Ontzalu euskarazko gizonezko izena da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Latinezko Gundilsalvus izenetik atera zen. Germaniar izen honek "guduan laguntzen duena" esan nahi du[1]. Erdi Aroan maiz erabili zen.

Onsaluxe hipokoristikoa Markinan azaltzen da, 1512. urtean (gaur eguneko euskaraz Ontzaluxe idazten da[2]).

XVI. mendeko Ibarguen-Cachopin kronikan Onsalu eta bere patronimikoa zen Onsaluch (González) agertzen dira. Azken honen jatorria Onsaluitz omen da[3] (gaur eguneko euskaraz Ontzaluitz).

Untzalu deituraren jatorria omen da.

Beste hizkuntzetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindia: "Ontzalu", Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. Euskaltzaindia: "Ontzaluxe", Euskal Onomastikaren Datutegia.
  3. Koldo Mitxelena eta Aingeru Irigarai. (1955). Nombres vascos de persona. Donostia: ASJU.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]