Aingeru Irigarai
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Aingeru Irigarai Irigarai | |
| Ezizena | A. Apat-Etxebarne | |
| Jaio | 1899ko martxoaren 1a | |
| Bera (Nafarroa) | ||
| Hil | 1983ko azaroaren 28a | |
| Donostia (Gipuzkoa) | ||
Aingeru Irigarai Irigarai (Bera, Nafarroa, 1899ko martxoaren 1a - Donostia, Gipuzkoa, 1983ko azaroaren 28a) euskal idazle, sendagilea eta euskaltzain osoa izan zen. A. Apat-Echebarne deitura erabili zuen ezizen moduan hainbat obratan.
Pablo Fermin Irigarai "Larreko"ren semea eta Jose Angel Irigarairen aita zen.
Eduki-taula |
Biografia[aldatu]
Medikuntza (kirurgia) Bartzelonan eta Friburgon ikasi zuen. Iruñean lan egin zuen mediku, gero Donostiara aldatu bazen ere.
Gure Herria, RIEV, Yakintza, Príncipe de Viana eta Egan aldizkarietan eman zituen argitara, euskaraz eta gaztelaniaz, lan aipagarrienak.
1928. urtean Kixoteren kapitulu bat itzuli zuen Don Kijote-ren atal bat euskeratua izenburupean.
1951. urteaz geroztik Egan aldizkariko zuzendaritzako kidea izan zen Antonio Arrue eta Koldo Mitxelenarekin batera.
Obra nagusiak: Euskal-Literatura-ren bilduma laburra, Euskalerri-ko ipuiñak (1957), Prosistas navarros en lengua vasca (1958), Literatur-eskuararen inguruan (1959) eta Una geografía diacrónica del euskara en Navarra (1974).
Lanak[aldatu]
Saiakera[aldatu]
- XX Mendeko Nafarroako Euskal Idazlariak (1958, Principe de Viana)
Bertsoa[aldatu]
- Euskalerriko ipuinak (1957, Itxaropena).
Ikus, gainera[aldatu]
Kanpo loturak[aldatu]
- (Euskaraz) Aingeru Irigarai literaturaren zubitegian
- (Euskaraz) Biografia "Bagera"ren webgunean
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.