Ontzi kanopo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Lau ontzi kanopo. XIX. dinastia Berlingo museoa.

Ontzi kanopo edo kanopea Antzinako Egipton, hildakoen erraiak, garbituak eta baltsamatuak gordetzeko erabiltzen zen edukiontzia zen, gorputzaren osotasunezko irudia mantentzeko. Ontzi hauek zurezko kutxa batean sartzen ziren, hil segizioan lera batean garraiatua zena.

Kanopo, greziar jatorriko hitz bat da. Menelaoren pilotua zen Kanope hil zen hiriko izenetik datorrena. Alexandriatik gertu zegoen Kanopus hirian, Osiris jainkoa, giza burudun ontzi bezala gurtua zen.

Ontzi bakoitza jainkosa batek babesten zuen: Isis, Neftis, Serket eta Neit, eta erritualki, bakoitza puntu kardinal batetara orientatua egon behar zen: gibela hegoaldera, birikak iparraldera, hesteak mendebaldera eta urdaila ekialdera.

Ontzi kanopoen izendapena akats baten ondorio da, buru formako estalkiak zituzten beste edukiontzi mota batzuekin lotuak izan baitziren, Behe Egiptoko Kanopus herrian aurkituak izan zirenak, euren artean inongo harremanik ez zegoen arren.

Balio sinbolikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Horusen lau seme-alabak

Lau ontzi kanopo mota zeuden, Horusen lau seme-alabak izeneko jainko/sa batzuk irudikatzen zituztenak, nortzuk, edukia, suntsipenetik babesten zuten. Ontzi bakoitzak organo mota bat edukitzen zuen eta puntu kardinal bat irudikatzen. Irudikatutako jainko/sak, honako hauek ziren:

Horusen lau seme-alabak ontzi kanopotan:

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ontzi kanopo Aldatu lotura Wikidatan