Babuino

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Papio anubis

Babuinoa Papio generoko primateen izen arrunta da; Cercopithecidae familiakoa da.

Ezaugarriak [aldatu]

Handia izaten da, 80 cm ingurukoa, eta muturra kanpoaldera luzatua izaten du, zakurraren antzera. Buztana luzea du; ilea kolore arre berdexkakoa izaten du bizkarrean, eta zuri horixka matrailetan. Aurpegia, eskuak eta oinak kolore beltzekoak ditu. Antolaketa bereziko eta hierarkia zehatzeko talde handietan bizi da; babuino zahar indartsu bat izaten dute talde horiek buruzagi eta gidari.

Afrikan, Saharaz behetiko lurraldeetan bizi da.

30 babuino-mota inguru daude. Babuino edo papioi sakratua Abisinia aldekoa da jatorriz; egiptoarren Mandril Sakratua izan zen berau eta sarritan agertzen da tenpluetako marrazkietan. Egiptoko hilobietan primate hauen momiak ere aurkitu dira.

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Babuino

Erreferentziak [aldatu]