Orinoko

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Orinoko
Orinoco (es)

Orinoko Venezuelako Ciudad Bolivar zeharkatzen.

Kokapena Venezuela, Kolonbia
Luzera 2.410 km
Arroa 880.000 km²
Emaria 33.000 m³/s
Iturburua Cerro Delgado-Chalbaud
Ibai ahoa Ozeano Atlantikoa

Orinoko ibaia (gaztelaniaz: Orinoco) Hego Amerikako ibairik luzeenetariko bat da, 2.410 kilometroko luzearekin. Bere arroak, Orinoquia ezizenez ezaguna, 880,000 km² du, %76.3 Venezuelan eta bestea Kolonbian.

[aldatu] Historia

Nahiz eta Kristobal Kolonek 1498ko abuztuaren 1ean Orinoko ahoa ikusi, bere iturria Venezuela eta Brasil arteko mugaren gertu eta 1.047 metrotako altueran dagoen Cerro Delgado-Chalbaud, ( 02°19′05″N, 63°21′42″W ), ez zen esploratua 1951 arte, hau da, 453 urte pasa eta gero.

Orinokoko delta eta Apure eta Meta ibaiadarrak, XVI. mendean Ambrosius Ehingerrek alemaniarrak esploratuak ziren. Geroago, Alexander von Humboldtek, 1800 urte inguruan, arroa esploratu zuen.

[aldatu] Geografia

Bere ibilbidea arku elipsoidal itxura du, Guyanako mendigunearen inguruan. Ibilbidea lau zatitan banatzen da:

Ibaiaren arroa bitxikeri bat du: Casiquiareko kanalak, Orinokoren besoa dena, Negro ibaian ahoratzen du. Hau Amazonas ibaiaren ibaiadarra izaki, badago Orinoko eta Amazonas arteko 'kanal naturala'.

[aldatu] Ibaiadarrak

Tresna pertsonalak