Orue Txaleteko Emakumeen Kartzela

Koordenatuak: 43°15′15″N 2°54′55″W / 43.254082°N 2.915197°W / 43.254082; -2.915197
Wikipedia, Entziklopedia askea
Orue Txaleteko Emakumeen Kartzela
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaBilbo
Koordenatuak43°15′15″N 2°54′55″W / 43.254082°N 2.915197°W / 43.254082; -2.915197
Map
Inaugurazioa1937
Kontaktua
HelbideaZabalbide 70

Orue Txaleta edo Orue Jauregia 1937 eta 1942 urte artean Emakumeei zuzendutako espetxe frankista izan zen. Larrinagako espetxearen masifikazioa arintzeko egokitua, 16 eta 86 urte arteko 3.000 emakume inguru igaro ziren espetxetik.

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1937ko ekainaren 19an frankistek Bilbo hartu zuten, uztailaren 20an gerra egoera ezarri eta 1936ko uztailaren 18tik egindako "delitu" guztiak aztertu ziren larrialdiz, Bizkaiko errepresio sozial eta politikoa gorpuztuz. Sei hilabeteren buruan 15.000 kasu ikusi zituzten epaileek, mila pertsona atxilotu eta gerra kontseiluak egin zizkieten. 1937ko ekainean Bilboko Probintzi Kartzela edo Larrinaga espetxea jendez lepo zegoen eta bestelako eraikinak egokitu ziren (Karmelo eskola, Iturribideko Tabakalera, Eskolapioen eskola eta Deustoko kontzentrazio-esparrua). Emakumeen kasuan Orueko Txaletera eraman zituzten, egungo Zabalbide kalean, Santutxu auzoan (aurretik Santa Clara kalea zen, Begoñaren parte) Larrinagako espetxetik 400 bat metrora.[1][2]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orue Txaleta, Juan E. Orue gizon kristau eta karlistaren etxea zen eta bere landetan txakolia ekoizten zen, Carlos Orue, Begoñako alkatea izandakoa, bere semea zen.[3] Gerra garaian Euzkadiko Gobernuak konfiskatu zuen haurrei ostatu emateko, erabilpen hori izan zuen ez da baieztatu.[4] Monica Calvo Ortizen arabera, lehenengo presoaren erregistroa 1937ko azaroaren data du, beraz espetxea data horren inguruan zabaldu zela uste da.[3]

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ustez preso baten txostena den testigantzan espetxearen egitura adierazten da: 7.500m² bost soilairutan eta gutxienez hasierako urtean horrela banatu ziren: sotoan sukaldea eta komunak zeuden; beheko solairuan kontsultategia, bulego bat, lokutorioa, jostun-gela eta ekonomatoa, eta azkenik, geratzen ziren solairuak, hau da, 3.400m² erabilgarri, logelak ziren. Gainera, Kasilda Aginagaren testigantzaren arabera, goiko soilairuan zigor ziega bat ere bazegoen.[4] Etxea 30 bat pertsonari ostatu emateko pentsatua, baina 600 edo 700 emakume sartu zituzten batera, hau da, berrogei bat emakume egiten zuten lo 5,5 x 4,5 metroko geletan.

Allí fue horrible, porque aquello era un hotel particular, de una gente del PNV, que salió huyendo cuando las tropas franquistas entraron en Bilbao. Se marcharon a Francia y aprovecharon el hotel como cárcel. Había un pequeño jardín, pero no podíamos salir. Sólo disponíamos de una pequeña habitación para 30 personas, unas encima de otras, durmiendo y las campanas tocando, no había quien durmiera. (...) No teníamos nada, sólo unos colchones de lona, blancos con rayas azules, rellenos de esparto, duros, y una manta de rayas. (Nieves Torres)[5]

Presoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Preso gehienak etxeko andreak, jostunak eta nekazariak ziren. Emakumeen gehiengoa bizkaitarra bazen ere, Madril, Malaga, Gaztela eta Leon eta Kantabriakoak ere baziren. Batzuk Bizkaiko beste espetxeetatik eraman zituzten Oruera, hala nola, Saturraran, Algortako Adoratrizeetatik, Balmaseda, Burgos eta Gasteizko espetxeetatik, gehiengoa ordea kalean hartu zituzten eta ondoren berriro askatu edo Saturraranera bidali zituzten.[5] Bertan egondako presoen artean aipatzekoak dira Rosario Sánchez Mora (Dinamitera), Flor Cernuda, Carmen Machado eta Tomasa Cuevas.[1]

Amatasuna kartzelan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1930ko kartzelen erreglamenduak 4 urterarteko seme alaben (salpuezpenez 7 urte) egonaldia onartzen zuen, 1940. urtean ordea 3 urtera jaitsi zen. Hainbat emakume haurdun zeuden atxilotuak izan ziren momentuan eta beraz, haurrak kartzelan jaio ziren, Mónica Calvo Ortiz ikerlariaren arabera 1937 eta 1938 urte artean 23 jaiotza erregistratu ziren zeintzuk Las Arenas eta Solokoetxeko amatasun zentruetan gauzatu ziren. Horrez gain, 1940an 13 haur zeuden espetxean erroldatuta.[4]

Bortxazko lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Presoak bortxazko lanak egitera behartuta zeuden, odol ospitaletan lagundu behar zuten adibidez, non tuberkulosiagatiko gaixoak zaindu behar zituzten.[6] Angelita Perezen testigantzaren arabera, jostun-gelan hainbat lan egiten zituzten:

labores primorosas de aguja y crochet, juguetes caprichosos, estuches y pitilleras de papel, cinturones, bolsas, zapatillas, flores de papel y seda y, sobre todo, profusión de muñecas lindísimas.[4]

Erailak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hamaika emakume bizkaitar fusilatu zituzten bertan: María Fernández García (Barakaldo, 53 urte), Elvira Martínez Pascual (Bilbo, 48 urte) Teresa Chiches Ledesma (Bilbo, 26 urte), Cecilia Idirin Garate (Basauri, 24 urte), Ana Naranjo Martín (Sestao, 54 urte), Juana Mir García (Bilbo, 32 urte), Berta Peña Parra (Sestao, 42 urte), Adelina Fernández Pérez (Bilbo, 48 urte), Feliciana Echave Artola (Bilbo, 39 urte), Juana Abascal Nicolás (Castro Urdiales, 29 urte) eta Leónides Antruejo Lorenzo (Sestao, 35 urte).[7][8][9][10][11]

Espetxearen itxiera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espetxearen itxiera 1942eko otsailean eman zen, eta bertan zeunden azken emakumeak Larrinagako espetxera eraman zituzten.[4]

Espetxea itxi eta gero, Santa Marta klinika bihurtu zen, 1970eko hamarkadan etxea eta bere inguruko lorategia guztiz urbanizatu zen arte. Orube hartan etxebizitza ugari eraiki ziren, Santutxuko Remigio Gandasegi kalea eta Fagoaga Tenorea kalea sortu ziren orduan.[12] Kale horietan kokatu zen Karmelo ikastolaren zati bat 1978tik 2014ra arte, Orue jauregian egon zen tokian bertan, gutxi gora behera. Toki horretan lan handia egin zuen Ponpeu Fabrak katalana berreskuratzeko, eta, kasualitatez edo, toki horrexetan lan aitzindaria egin zuen Karmelo ikastolak euskara berreskuratzeko.

Aitortzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2022an Bilboko Udalak omenaldi bat eskaini zien preso egondakoei plaka bat ezarri eta loreak eskeinita.[7][13][14][15][16][17]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Gaztelaniaz) Penche, Mónica Calvo y Jon. (2022-11-26). «Género y represión franquista en Bilbao: el chalet Orue» Diario de Noticias de Álava (Noiz kontsultatua: 2023-03-09).
  2. «Bizkaian Gerra Zibilaren sasoian egon ziran presondegi eta kontzentrazino esparruak aztertu ditue» bizkaie.biz (Noiz kontsultatua: 2023-03-09).
  3. a b (Ingelesez) Ortiz, Mónica Calvo; Rincón, Javier Fernández. (2016). «“Orue”, la prisión habilitada para mujeres. De la represión al olvido.» www.semanticscholar.org (Noiz kontsultatua: 2023-03-10).
  4. a b c d e (Gaztelaniaz) Calvo Ortiz, Mónica. (2020). [https://ruidera.uclm.es/xmlui/bitstream/handle/10578/25278/40%20DE%20LOS%20CONTROLES%20DISCIPLINARIOS-WEB.pdf?sequence=1&isAllowed=y Represión penal de las mujeres de Bizkaia: Prisión Provincial de Bilbao y Chalet Orue (1937-1942). ].
  5. a b Badiola Ariztimuño, Ascensión. (2015). «REPRESIÓN FRANQUISTA - La Represión franquista en el País Vasco. Cárceles, campos de concentración y batallones de trabajadores en el comienzo de la posguerra» www.vitoria-gasteiz.org.es (Noiz kontsultatua: 2023-03-09).
  6. «JORNADAS EN SANTUTXU · El Chalet Orue, una cárcel improvisada para mujeres» MugaKultura (Noiz kontsultatua: 2023-03-09).
  7. a b (Gaztelaniaz) Euskadi, elDiario es. (2022-11-26). «La memoria del Chalet Orue de Bilbao, la improvisada cárcel para la represión de mujeres en el franquismo» elDiario.es (Noiz kontsultatua: 2023-03-09).
  8. (Gaztelaniaz) Fernández, J.. (2022-11-26). «Bilbao rescata del chalet Orue a sus 11 ‘rosas’» Deia (Noiz kontsultatua: 2023-03-09).
  9. (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2022-11-26). «Bilbo homenajea a las mujeres represaliadas por el franquismo» naiz: (Noiz kontsultatua: 2023-03-09).
  10. (Gaztelaniaz) «Bilbao.eus, InfoBilbao, Noticias, BILBAO HOMENAJEARÁ EL SÁBADO A LAS MUJERES REPRESALIADAS EN EL CHALET ORUE DURANTE EL FRANQUISMO» www.bilbao.eus (Noiz kontsultatua: 2023-03-09).
  11. «REPÚBLICA - LISTADO FALLECIDAS EN PRISIÓN DE AMOREBIETA, LISTADO PRISIÓN PROVINCIAL DE BILBAO.» www.errepublika.org (Noiz kontsultatua: 2023-07-01).
  12. Press, Europa. (2022-11-26). «Bilbao homenajea a las represaliadas por el franquismo con una placa dedicada a las encarceladas en el chalet de Orue» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2023-03-09).
  13. (Gaztelaniaz) Bernal, Oskar M.. (2022-11-26). «Bilbao homenajea a las mujeres represaliadas en el Chalet Orue» Deia (Noiz kontsultatua: 2023-03-09).
  14. (Gaztelaniaz) SER, Cadena. (2022-11-24). «Bilbao rinde homenaje a mujeres encarceladas en primeros años de franquismo» cadena SER (Noiz kontsultatua: 2023-03-09).
  15. (Gaztelaniaz) «Bilbao homenajeará este sábado a las mujeres represaliadas en el chalet Orue durante el franquismo» La Vanguardia 2022-11-23 (Noiz kontsultatua: 2023-03-09).
  16. (Gaztelaniaz) «Homenaje a las mujeres encarceladas y fusiladas durante el Franquismo en el chalet Orue, en Santutxu» EITB 2022-11-26 (Noiz kontsultatua: 2023-03-09).
  17. Santutxuko Orue txaleta kartzela izan zenekoa gogoan izateko oroigarria jarriko dute | Bilbo Hiria irratia. 2022-11-25 (Noiz kontsultatua: 2023-03-09).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]