Paavo Nurmi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Nurmi 1920ko Olinpiar Jokoetan

Paavo Nurmi (Turku, 1897ko ekainaren 13a - Helsinki, 1973ko urriaren 2a) atleta finlandiarra zen. Udako Olinpiar Jokoetako hiru ediziotan parte hartu zuen: Anberesen 1920an, Parisen 1924an eta Amsterdamen 1928an. Hiru partehartze hauetan, urrezko bederatzi domina eta zilarrezko hiru irabazi zituen.

1973ko urriaren 2an hil zen, 76 urte zituela. Olinpiar Jokoen historiako atletarik onena izan da, lorturiko emaitzen ondorioz. 1932an, Los Angelesen, ezin izan zuen errepikatu, profesionaltzat jo baitzuten, garai hartako atleta guztiak, normalean, amateurrak izaten zirenean.

Dominak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Anberes[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Urrezkoak:
    • 10.000 metrotan
    • 8.000 metro cross countryan bakarka
    • 8.000 metro cross countryan taldeka
  • Zilarrezkoak:
    • 5.000 metro

Paris[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Urrezkoak:
    • 1.500 metro
    • 5.000 metro
    • 5.000 metro cross countryan bakarka
    • 5.000 metro cross countryan taldeka
    • 3.000 metro taldeka

Amsterdam[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Urrezkoak:
    • 10.000 metro
  • Zilarrezkoak:
    • 5.000 metro oztopoak
    • 3.000 metro oztopoak.
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Paavo Nurmi Aldatu lotura Wikidatan