Paleografia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artemidororen papiroaren orrialde bat, I. mendekoa

Paleografia (grezieratik: παλαιός, palaiós, "zahar" eta γράφειν: graphein, "idazki" edo γράφεια: graphía, "idazketa") antzinako idazki, zeinu grafikoak eta idazkerak aztertzen dituen zientzia da.

Antzinako idazkerak eta eskuizkribu zaharrak aztertuz, nongoak eta noizkoak diren zehaztea eta haien grafia edo sinboloak ezagutuz esanahia argitzea, interpretatzea eta gaurko idazkerara aldatzea da paleografiaren eginkizuna. Era guztietako alfabetoak eta idazkerak ditu aztergai, eta beste alor batzuk biltzen ditu bere barnean. Adibidez, kodikologia (kodize edo liburu zaharrak aztertzen dituena), papirologia (papiroak aztertzen dituena), epigrafia (harrian edo metaletan egindako idazkerak), diplomatika eta musikologia, besteak beste.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Paleografia Aldatu lotura Wikidatan