Pastel de massa tenra
(«Pastéis de massa tenra» orritik birbideratua)
Pastel de massa tenra |
---|
Pastéis de massa tenra, Portugalgo gastronomian ezaguna den haragi enpanadilla da. Normalean etxeetan soberan geratzen diren haragiak aprobetxatzeko prestatzen den errezeta.
Errezeta[aldatu | aldatu iturburu kodea]
PASTÉIS DE MASSA TENRA
OSAGAIAK
Orearentzako
- Gozogintzako irina: 500 g.
- Ur epela: 200 ml.
- Gatza.
Betegarria
- Baratxuria: 1 xehatu.
- Tipula: 1/2 xehatu.
- Oliba olio birjina: 50 ml
- Behiki haragia, zangarra, buztana, edo masail egosia: 500 g.
- Portugalgo txorizoa: 100 g.
- Ardo zuria: 100 ml
- Irina: 25 g.
- Esnea: 250 g.
- Limoia: 1/2 zukua.
- Perrexila: Eskukada txiki 1 xehatu.
- Intxaur muskatua.
- Gatza.
PRESTAKETA
- Enpanadillaren orea egiteko, pertz batean jarri irina su mendi bat osatuz, honen erdira, koipea, ura eta gatza gehitu. Landu orea fin bat lortu arte. Estali pertza film paperarekin eta utzi bere horretan 15 minutuz.
- Betegai edo fartsa egiteko lehenik zartagin batean tipula, baratxuriarekin eta olioarekin sueztitzen jarri. Hau egindakoan desegindako haragia eta txorizoa gehitu, nahasi eta irina lehenik eta esnea ondoren nahasi, bexamel bat eginez. Ontzeko, limoi zukua, perrexila, intxaur muskatua eta gatza gehitu. Egosi minutu batzuk eta hozten utzi.
- Arrabola batekin luzatu enpanadilla orea. Fina dugunean pastak mozteko uztaiarekin 8 cm inguruko borobiletan ebaki. Erdian betegai koilarakada bat jarri. Behatz punta bustiekin orearen izkina ukitu. Itxi enpanadilla behatzekin edo sardexka batekin zigilatu.
- Olio bere ugari duen zartagin batean frijitu enpanadillak bi aldeetatik.
OHARRA
- Portugalen askotan haragi soberakinak erabiltzen dira betegarria prestatzeko.