Paul Celan
Wikipedia(e)tik
Paul Celan (Jaiotza-izena: Paul Antschel) Austriar poeta lirikoa, jatorriz Errumaniakoa (Txernovtsy, 1920 - Paris, 1970). Familia judu-alemaniar batean jaio zen. Rimbaud, Valéry eta Iessénineren lanak itzuli zituen alemanera. Poema-bilduma ugari eman zuen argitara: Mohn und Gedächtnis (Mitxoleta eta memoria, 1952), Von Shwelle zu Schwelle (1955) eta Sprachgitter (1959). Obra oso trinkoa du, eta sinbolismoz betea.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
