Edukira joan

Pedro Bilbao Arrola

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pedro Bilbao Arrola


Bilboko alkate

1904ko urtarrilaren 1a - 1905eko abenduaren 31 - Gregorio Balparda

Bilboko alkate

1902ko abuztuaren 8a - 1903ko abenduaren 13a
Bizitza
JaiotzaLarrauri1853ko urriaren 23a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
BizilekuaBilbo
Buenos Aires
Larrauri
HeriotzaLarrauri1908ko abuztuaren 24a (54 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta enpresaburua
KidetzaEl Sitio
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaAlderdi Liberal-Kontserbadorea

Pedro Pascual Bilbao Arrola (Larrauri, Mungia, 1853ko urriaren 23a - ib., 1908ko abuztuaren 24a) Bilboko alkatea izan zen 1902tik 1906ra bitarte.

Etorkin indianoa Argentinan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Martin Bilbaoren eta Rita de Arrola Ercorecaren semea izan zen. Bilbon eta Begoñan ikasi zuen. Familia ugarikoa zenez, hamahiru urterekin bere izeko Prudentzia Bilbaok deituta (Santiago Goyenechearen emaztea), Argentinarantz abiatu zen Bordeletik. “Magdalena y Urrutia” izeneko tela-biltegi batean hasi zen saltzaile, eta, gero, Goyenechea anaiek sortutako enpresara pasatu zen. Santiago hiltzean, negozioaren ardura hartu zuen eta 1879an Mercedes Goyenechea Bilbaorekin ezkondu zen (1861-1932). Bere kudeaketaren pean, biltegiaren negozioa ardoaren ekoizpenera zabaldu zen, Villa Atuel mahastiak eta upategia erosita, Mendozako probintziaren hegoaldean. Argentinan beste enpresa eta sektore batzuetan parte hartu zuen, aseguruetan (Sociedad Española de Socorros Mutuos, Seguros El Comercio, Seguros La América) eta entitate filantropiko edo kulturaletan (Hospital Español, Club Español, Laurak Bat) kontzentratuz.[1][2][3][4][5]

Bilboko alkate liberala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1890ean Bilbora itzuli zen bizitzen, Larraurin “Villa Mercedes” eraiki zuen, bere emazteari eskainia eta oporraldietan erabiltzen zuena. Itzuli ondoren, merkatari eta inbertitzaile gisa finkatu zen, bankuen eta aseguratzaileen sektorean parte hartuz (Banco de Comercio edo Seguros La Polar). Bere merkataritza-jarduerez gain, Bizkaiko Meatzeen Sindikatuaren (1901) sortzaileetako bat izan zen eta parte hartu zuen Alderdi Liberalaren sorreran, eta 1901eko Bilboko Udalerako hauteskundean zazpigarren alkateorde gisa atera zen. Geroago, hautagaitzako burua zen Baldomero Villasante Antxustegi alkateak dimisioa eman ondoren, 1905 arte bete zuen bere kargua Pedrok, zinegotzi multzo polit baten euspenaz izendatu ere; urte horretan eman zioten Isabel Katolikoaren Gurutze Handia.

Pedro P. Bilbaoren agintaldian Udal Ordenantzak berriztatzeko prozedura bideratu zen. Haren agintaldian Gorteak kaleko eskoletako aurrealdea berriztatzeko eskakizunak onartu ziren, baita ere Maistren Goi Eskola sortzekoa, horretarako La Merced kaleko 5.eko leku jakin bat proposatuz aldi berean. Agintaldi hartantxe onartu zen, baita ere, Bahitura-Etxearekin batera lan egin behar izango lukeen Aurrezki Kutxa baten sorreraren aldeko mozioa, denborarekin Bilboko Aurrezki Kutxa izango zena.[2] Bilboko Zabalkundea sortzeko lehiaketa eta Albiako Parkea eraikitzeko lanak ere bideratu ziren bere agintaldian.[2]

Liberalismo dinastikoarekin lotuta egon zen, Sociedad El Sitio elkarteko kide eta 1908tik lehendakaria izan zen hil arte. Burmuineko odoljario baten ondorioz hil zen, 1908ko abuztuaren 24an, Larrauriko etxe horretan. Sei seme-alaba izan zituen, hiru handienak Buenos Airesen jaioak, eta hiru txikiak Bizkaian.[1]

Ur edangarrien hornikuntza eta saneamendua Ibaizabal ibaiarekin (garai hartan Nerbioi deituta) lotuta egon ziren ordura arte, baina itsasadarraren egoera oso zikina zenez, Larraskitu aldean ur-andela edo depositua eraikitzeko komenigarritasuna aztertu baitzen Udalaren Osoko Batzarrean. 1905eko apirilaren 14ko Osoko Batzarrean Pedro Bilbaok dimisioa eman zuen, kontra egiten zioten indar bizien erasoaldiekin nekaturik. Hurrengo alkate Gregorio Balparda izendatu zuten.[2]

  • Alonso Olea, Eduardo. “Bilbao Arrola, Pedro Pascual”. Bilbao desde sus alcaldes. Diccionario Biográfico de los alcaldes de Bilbao y gestión municipal, en tiempos de revolución democrática y social.  II Liburukia, 67--98 or.; Bilboko Udala, Bilbo, 2003.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b (Gaztelaniaz) «VILLA MERCEDES - LARRAURI (MUNGIA). Casonas de indianos 2.» casonasdeindianos2.blogspot.com (Noiz kontsultatua: 2020-04-20).
  2. a b c d Alonso Olea, Eduardo. «Bilbaopedia - Pedro Pascual Bilbao Arrola» www.bilbaopedia.info (Noiz kontsultatua: 2020-04-20).
  3. «Centro Vasco Laurak-Bat» laurakbat.com.ar (Noiz kontsultatua: 2020-04-20).
  4. (Gaztelaniaz) LOPEPÉ IRIART, Pedro Antonio. «Los vascos a la conquista del oasis sur: Sotero Arizu y los Goyenechea» www.euskonews.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-20).
  5. «Centro vasco Laurak Bat de Buenos Aires - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-20).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Aurrekoa
Baldomero Villasante Antxustegi
Bilboko alkatea

1902ko abuztuaren 8a - 1905eko abenduaren 26a
Ondorengoa
Gregorio Balparda