Pedro Solbes

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Pedro Solbes.

Pedro Solbes Mira (El Pinós, Alacant, Valentziako Erkidegoa, Espainia, 1924) politikaria eta legelaria da. Zuzenbideko eta zientzia politikoko ikasketak egin zituen, Madrilgo Unibertsitatean. Ikasketak egin ondoren, Administrazioan hasi zen lanean, teknikari gisa. 1985ean, Espainiako Europar Komunikazioetarako estatu-idazkari izendatu zuten. 1991ko martxoan, Felipe Gonzálezek Espainiako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioaren ardura eman zion, Espainiako ekonomia Europakora egokitzeko prozesuan sortuko ziren eragozpenei aurre egiteko. 1992aren bukaeran, lehorteek Espainiako leku askotan sortzen zituzten arazoak zirela eta, Espainiako Ureztatze Plan berri bat prestatu zuen. 1993an, Ekonomia ministro izendatu zuten, Carlos Solchagaren ordez. 1991an, Europako Batzordeko kide izendatu zuten. 2004an, José Luis Rodríguez Zapaterok Espainiako hauteskundeak irabazi ondoren, bigarren lehendakariorde eta Espainiako Ekonomia eta Finantza ministro izan zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]