Felipe González

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Felipe González, 2013an

Felipe González Márquez (Dos Hermanas, Sevilla, Espainia, 1942ko martxoaren 5a) politikaria da.

1963an sartu zen PSOEn. Idazkari nagusia izan zen 1974az geroztik, eta alderdiaren aldaketa bultzatu zuen: ikuspegi marxista izatetik jarrera sozialdemokrata izatera igaro zen. Monarkiaren lehenbiziko gobernuetan oposizioko buru izan zen, eta Espainiako gobernuburu hautatu zuten 1982an, bai eta 1986an, 1989an eta 1993an ere. Haren agintaldian, Europako Ekonomia Erkidegoan sartu zen Espainia, eta Mendebaldeko Europako gainerako herrialdeen garapen-maila bertsua lortu zuen. Presidente izan zen azken fasean, haren inguruan zenbait ustelkeria-eskandalu piztu ziren, eta GAL heriotza eskuadroiaren eskandaluak ere Gonzalez zipriztindu zuen. 1996an, hauteskundeak galdu eta gero, politikagintza aktiboa utzi zuen.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Felipe González Aldatu lotura Wikidatan


Biografia Artikulu hau biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


{{bizialdia|1942ko jaiotzak||Gonzalez, Felipe]]