Pieter Claesz
Wikipedia(e)tik
Pieter Claeszen Natura hila, indioilar pastelarekin (1627).
Pieter Claesz (Steinfurt, Westfalia, Alemania, 1597 - Haarlem, Herbehereak, 1661) Herbehereetako margolaria izan zen. 1617. urteaz geroztik Haarlemen egin zuen lan. Van Dycken ikaslea izan zen. Pintatu zituen natura hilak soiltasun handikoak dira bai konposizio aldetik bai eta kolore aldetik ere. Haren lanak Amsterdam, Berlin, Budapest, Kassel, San Petersburgo, Londres eta Madrilgo museoetan daude ikusgai.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.