Eskoto

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau irlandar jatorriko Eskoziako etnia gaelikoari buruzkoa da; eskoziar filosofoa gaitzat duena beste hau da: Joan Duns Eskoto

Eskotoak, VI. mendean, gaur egun Eskozia denean ezarri ziren tribu gaeliko irlandar bat zen. Erromatarrek, "scoti" deitzen zituzten, eta, jatorriz, egungo Irlandatik zetozen, Fergus Mòr Mac Earca euren erregea buru zutelarik. Eskotoek, Hebridak eta Eskoziaren mendebaldea eraso zituzten, eta erresuma berri bat ezarri zuten gaur egun Argyll deitzen den lurraldean, Darliada bezala ezagutu zena.

Euren erregerik ospetsuena, Kenneth Mac Alpin, pikto tribuekin aliatu zen 844an, eta eskoziar lurralde guztia bateratzen hasi zen, lurraldearen egungo izena sortu zuena. Beste tribu irlandar batzuek kanporatu zituzten, matxinatzaile eta gerlari izateagatik; gainera, izatez, "eskoto" hitzak, irlandar gaeleraz, "lapurrak" edo "legez kanpo" esan nahi du.

Eskotoak, Irlanda, Eskozia eta Man uharteko talde etnolinguistiko bat da. Euren hizkuntza, gaelera da.

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak