Pilar Montaner Maturana

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pilar Montaner Maturana

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakPilar Montaner
JaiotzaPalma Mallorcakoa1876ko apirilaren 13a
Herrialdea Espainia
HeriotzaValldemossa1961eko irailaren 23a (85 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Joan Sureda Bimet (en) Itzuli  (1896ko urriaren 19a -  1947ko apirilaren 28a)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaSan Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia
Hizkuntzakgaztelania
Irakaslea(k)Joaquín Sorolla
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
Jasotako sariak
InfluentziakEliseo Meifrén y Roig (en) Itzuli eta Joaquín Sorolla
Genero artistikoaerretratua
paisaia margolaritza

Pilar Montaner Maturana (Palma Mallorkakoa, Mallorca, Balearrak, 1876ko apirilaren 13aValldemosa, Mallorca, Balearrak,1961eko irailaren 23a) mallorcar margolaria izan zen. Haren pintura inpresionistatzat jo izan da, nahiz eta 1913 eta 1922 bitartean koadro askok osagai surrealista handiak izan.[1][2][3][4][5]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Familia noble eta aberats batean jaio zen, eta oso goiz geratu zen amarik gabe. Aitak, Jaime Montaner itsasontzi bateko tenienteak, Madrilgo Loreto Ama Birjina barnetegira bidali zuen. Hantxe jaso zituen lehen marrazki- eta pintura-ikasgaiak Emilio Ordóñezen eta, geroago, Catalina Narváez de Ruizen eskutik, Maria Kristina Austriako erreginaren babespeko margolari eta brodatzaile ezagunaren eskutik.[6]

Els vermadors, 1904 urte inguruko lana

Margolari ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mallorcara itzulita, 1896an Juan Sureda Bimetekin ezkondu zen. Juan Sureda Bimet Mallorcako abokatu eta intelektual gaztea zen, eta uharteko dirutza handienetako bat jaso berri zuen. Handik urte gutxira, herrialdeko mezenas eskuzabal eta eszentrikoenetako bat bihurtu zen. Juan Suredak emazteari lagundu zion bere teknika artistikoa hobetzen. Horretarako Mallorcako margolari ezagunenetako batzuen zerbitzuak kontratatu zituen. Pilar Montaner, orduan, Antonio Ribas Oliver eta Ricardo Anckermanen estudioetatik igaro zen, prestakuntza klasiko sendoa jaso eta pintura erromantikoa eta paisajismoa gertutik ezagututa. Garai hartakoak dira Madò Calafata (1899) erretratuak eta Tramuntana (1899) paisaia.

Kostunbrismotik inpresionismorantz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1901 eta 1904 artean, Pilar Montanerrek denboraldi luzeak eman zituen Joaquín Sorollak Madrilen zuen estudioan, eta valentziar maisuaren ikasgai pertsonalak jaso zituen. Orduan, Montanerrek mende berriaren lehen hamarkadaren zati handi batean iraun zuen etapa bati ekin zion. Garai hartan, koadro kostunbristak (argitasun nabarmenarekin, seme-alaben eta gonbidatuen erretratuekin) , eta inpresionismorako bilakaera nabaria zuten konposizioak tartekatzen zituen.

La Seu de Palma, Pilar Montanerren lana
Pilar Montanerren erretratua 2, 1909 ingurukoa

1905etik aurrera, Antonio Gelabert margolari mallorcarrarekin zuen adiskidetasunak beste mugarri bat jarri zuen bere pinturan. Gelabertek, Palmako intelektual batzuen artean iseka jasan zuen, lanbidez bizargin apala baitzen eta Pilar Montaner eta senarra izan zituen babesle bere artelanak garatzeko. Elkarrekin, Europako museoetako klasikoak ikusi eta hunkitzeko aukera izan zuten, baita pigmentuen eta mihiseen gaia behin eta berriz partekatzeko aukera ere. Horixe izan zen, zalantzarik gabe, margolariaren etapa bizi eta produktiboena, 10 urte baino gehiago iraun zuena. Garai horrexetakoak dira, halaber, Tramuntana mendilerroko edo Palmako katedraleko argiaren interpretazio bikainak, hainbat agertokitan eraginez.

Pilar Montanerren erretratua 1, 1909 ingurukoa

1906an, Gelabertekin batera, Montanerrek egonaldi luzea egin zuen Madrilen, Arte Ederren Akademian ikasketak zabaltzeko, museoak bisitatzeko eta egiten ari zen Arte Ederren Erakusketan parte hartzeko. Bitartean senarra eta zerbitzua une hartan zituen zazpi seme-alabez.[7]Bien bitartean, Valldemosako Sancho Erregearen jauregia (Mallorca), Sureda -Montaner familiaren egoitza nagusia, kultura-gune bihurtu zen, non Rubén Darío, Miguel de Unamuno, Osvaldo Bazil, Azorín, Jorge Guillén edo Eugenio d'Orsen mailako intelektualek denboraldi luzeak eman zituzten. Askotan egoten ziren Santiago Rusiñol, John Singer Sargent, Joaquín Sorolla, Hermenegildo Anglada Camarasa, Antonio Gelabert, Tito Cittadini, Joaquín Mir edo Joan Fuster Bonnin margolariak.

Apopilo eta gonbidatu ospetsu horietako asko Pilar Montanerrekin batera Edertasunaren Kofradiako kide izan ziren, naturaren edertasuna eta argi eta ilunabar arraroak bilatzen zituen txangozale-talde bitxi bat.

Etapa iluna eta konplexua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Can Balaguer. Gabriel Alomar Villalonga, 1915 inguruko lana

1915etik aurrera, Sureden bizitza axolagabea eta jaiez batetakoa Sureda-Montanerren egoera ekonomikoa kolokan jarri zuen. Familiako negozioetan sortutako arazoek, mezenasgoagatik sortutako xahutzeak, Europan zehar egindako bidaia amaigabeek eta oinordetzan hartutako ondasunen kudeaketa txarrak beren ondasun eta finka batzuk hipotekatzera edo saltzera behartu erman zuten. Eta trantze eskasa areagotu egin zen, urte haietan Pilar Montanerren hamaika seme-alabetako batzuk tuberkulosiaren lehen sintomak izaten hasi ziren, familiak pandemia gisa jasan zuen gaxiotasuna..

Ondorioz, Pilar Montanerren pinturak, beste bira bat eman eta ilunagoa eta konplexuagoa bihurtu zen, nahiz eta askoz ere ausartagoa eta sortzaileagoa izan. Etapa horretakoa da (1913-1922) Mallorcako olibondoakRubén Daríok eta Miguel Unamunok hain ospetsu egindakoak— gai nagusi dituen olio-pintura handien sorta. Olibondo horien enbor bihurriek sentimendu eta grina sakonak erakusten dituzte, ordura arte jasotako hezkuntza kontserbadoreak erreprimitutakoak, eta, aldi berean, familiaren gainbehera mikatz eta azkarra islatzen dute. 1921ean Pilar Montaner-ek Giza Mina margotu zuenean, koadroan sartu zuen Elvira alabaren gaixotasunagatiko sentitzen zuen atsekabe guztia, haren heriotza oso hurbil baitzegoen.

Pintura utzi eta arkatza edo ikatz-buztinaz egindako erretratuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1927an, bankuak hipoteka kobratu eta familiaren Sancho Erregearen Jauregia kendu zien. Pilar Montanerrek eta artean ere, familia ugariak erromesaldia hasi zuten etxe desberdinetan, eta pintoreak bere pintzelak eta mihiseak utzi zituen. Handik aurrera, eta 1961eko irailean hil arte, arkatza edo ikatz-buztina baino ez zuen erabili, bilobak edo pertsona hurbilenak erretratatzeko.

Sariak eta aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pazzis Sureda Montaner (alaba)
Nire umeak, Pilar Montaner, 1909 ingurukoa
  • Pilar Montanerrek erakusketa ugari egin zituen bere bizitzan zehar, eta sariak eta aintzatespena jaso zituen, baina oso gutxitan saldu zuen bere koadroren bat. Bere egoera aberatsak iraun zuen bitartean, ez zuen egoki ikusi eta bere dirutza desagertu zenean, bere borondatez utzi zuen pintura.

Bizitza pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1896ko urriaren 19an ezkondu zen Juan Sureda Bimet Mallorcako abokatu eta intelektual gaztearekin, uharteko dirutza handienetako baten oinordekoa. Hamalau seme-alaba izan zituen, eta horietatik hamaika bizirik atera ziren, horietako hiru arte-jarduerengatik ezagunak: Jacobo Sureda poeta ultraista, Pedro Sureda pintorea eta Pazzis Sureda eskultorea.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Feminism, School of. (2022-09-22). «Pilar Montaner, pintora española considerada impresionista, aunque tiene obra surrealista.» School of Feminism (Noiz kontsultatua: 2023-09-09).
  2. (Gaztelaniaz) concha. «Pilar Montaner Maturana» Concha Mayordomo Artista (Noiz kontsultatua: 2023-09-09).
  3. (Gaztelaniaz) Larrea, Diana. (2022-08-09). «Pilar Montaner (1876-1961)» Tal día como hoy (Noiz kontsultatua: 2023-09-09).
  4. ISSN https://bibliopalma.palma.cat/portal/PALMA/bibliopalma/RecursosWeb/DOCUMENTOS/1/0_97431_1.pdf..
  5. ISSN https://www.worldcat.org/es/title/49727433..
  6. School off minism. .
  7. Perfecto E. Cuadrado i M. del Carme Bosch. (2009). «Juan Sureda Bimet: una cultura centrífuga» Revista Caligrama. Universitat de les Illes Balears.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Bauzá, F. (2009). La Vida Soñada; Juan Sureda Bimet jaunaren ondare intelektuala. Olañeta argitaletxea, La Foradada bilduma. Valldemosa. ISBN 9788497166416.
  • Bosch, M.C. (2010). Pilar Montaner, Memoriak. Palmako udal arxiua, Palma. ISBN 9788489034563.
  • Bosch, M.C. (2011). Pilar Montaner i Joan Sureda, Epistolari i literatura. Palmako udal arxiua, errubrika. Palma. ISBN 9788489034679.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]