Plazido Muxika

Wikipedia(e)tik
Plazido Mujika» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Plazido Muxika
Datu pertsonalak
Izen osoa Plazido Muxika Berrondo
Ezizena Txurdin, Intzinda, Minoski
Jaio 1906ko apirilaren 16a
Urnieta (Gipuzkoa)
Hil 1982ko abuztuaren 27a
Loiola (Gipuzkoa)

Plazido Muxika Berrondo (Urnieta, Gipuzkoa, 1906ko apirilaren 16a - Loiola, Gipuzkoa, 1982ko abuztuaren 27a) euskal idazlea eta jesulaguna izan zen.

Oria auzoan jaio zen, Urnietan (1986az geroztik Lasarte-Oriako auzoa da Oria). Langile porrokatua, nekaezina, eta etsipenak inoiz menderatu gabea, bere lanik ezagunenak hiztegigintzan egin zituen.

Bere lanik mardulena Diccionario Castellano-Vasco izan zen, euskarari eginiko ekarpen itzela, hainbat eta hainbat urtetako lana eskatu ziona. Plazidok berak aitortu zuenez, hiztegi hori egiteko erabakia 1929an hartu zuen, Kolonbiako Pasto hiriaren inguruko mendietan zeharkaldia egiten ari zela, Zeruko Argia aldizkariaren ale baten orrialdeak aurkitu zituenean (Santa Kruz apaizarena ote? Inguru haietan ibilia zen urte batzuk lehenago hura ere, eta dirudienez aldizkariaren harpidedun zen).

Hogeita hiru urteko jesulagun gaztea zen, artean meza eman gabea, eta Kolonbiako ikastetxe batean zegoen, hiru urteko maisualdia betetzen. Urruti haietan eta horrelako leku bakartian bere herriko hizkuntza aurkitzeak zirrara handia eragin omen zion Plazido gazteari. «Dei» bat bezalakoa izan omen zen: zerbait egin behar zuen bere hizkuntza maitearen alde![1]

Hiztegi hori egiteari eman zizkion hurrengo 36 urteak. Lan horretan, Azkueren Diccionario vasco-español-francés hiztegia izan zuen iturri nagusi. Neurri txikiagoan, beste iturri batzuk ere erabili zituen:[2]

Diccionario castellano-vasco mardul eta bikaina, guztira 1.897 orrialde trinko dituena, urte askoan erreferentzia nagusi izan da euskalgintzan aritu diren guztientzat. Era guztietako aldaerak eta sinonimoak maila berean —egokitasunaren arabera ordenatu gabe— eman izana, beste akatsik ez zuen, Koldo Mitxelenaren esanetan.[3]

Azken urteak Loiolako Santutegian eman zituen, 1982ko abuztuaren 27an hil zen arte.

Eduki-taula

Lanak [aldatu]

Hiztegiak [aldatu]

  • Diccionario castellano-vasco (1965)
  • Diccionario vasco-castellano (1981)

Itzulpenak [aldatu]

Erreferentziak [aldatu]

  1. Jose Antonio Muxika (1998): Plazido Muxika, Bidegileak bilduma, 12. zenbakia.
  2. Plazido Muxika: Diccionario vasco-castellano, Mensajero, Bilbo, 1981. Hitzaurrean aipatzen ditu hiztegi horretan eta 1965ekoan erabili zituen iturriak.
  3. (Gaztelaniaz) Auñamendi Eusko Entziklopediako «Plácido Múgica Berrondo» artikulua.

Kanpo loturak [aldatu]