Puy de Dôme sumendia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Puy de Dôme
Puy de Dome (volcano).jpgPuy de Dôme
Garaiera 1.464 m
Koordenatuak 45°5′0″N 2°8′0″E / 45.08333°N 2.13333°E / 45.08333; 2.13333Koordenatuak: 45°5′0″N 2°8′0″E / 45.08333°N 2.13333°E / 45.08333; 2.13333
Auvernia
Mendilerroa Erdialdeko Mendigunea

Puy de Dôme Frantzia hegoaldean, Erdialdeko Mendigunean dagoen sumendi bat da. Chaîne des Puysko sumendirik gazteenetako bat da. Sumendi honen azken erupzioa, K. a. 5760. urtean gertatu zen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kristautasunaren aurreko Europan, Puy de Dôme sumendia zeremonia izpiritual gisa erabili izan zen. Bere oinean hainbat tenplu eraiki ziren, horien artean, Merkurio jainkoaren omenezko galiar-erromatar tenplu bat. Tenplu honen hondakinak 1873an aurkitu ziren.

Goian dagoen Merkurioren erromatar tenpluaren hondakinak.

1648an Florin Perierrek, Blaise Pascalen enkarguz, neurketa barometrikoak airearen pisuak eraginda zeuden Evangelista Torricelliren teoria frogatu zuen, merkuriozko zutabe baten garaieran hiru altitude ezberdinetan neurtuz.

1875ean, meteorologia laborategi bat eraiki zen. 1956tik TDFren (Télédiffusion de France) antena bat ere, toki berean dago, telebista eta irrati saioak emateko.

Berrikiago, Puy de Dôme Frantziako Tourraren etapa amaiera ere izan da. 1964an, Jacques Anquetil eta Raymond Poulidorren arteko norgehiagoka ikusi ahal izan zen, tontor honetako gogoratuenetako bat. 11 urte geroago, 1975ean, tontor honetan bertan eta Tourrean, ikusle batek Eddy Merckx txirrindulari belgikarra sabelean jo zuen. Dena dela, errepidea ez dago zaletu mailako txirrindularientzako irekia, jaitsiera oso arriskutsua baitu.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Puy de Dôme sumendia Aldatu lotura Wikidatan