Queiles

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Queiles
RioQueilesVozmediano.JPG
Vozmedianon
Kokapena Espainia
Luzera 45 km
Arroa 529 km²
Iturburua Soria (880 m)
Ibai ahoa Ebro > Mediterraneoa

Queiles[1] Ebroren eskuinaldeko ibaiadarra da. 45 kilometroko ibilbidea dauka.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Soriako probintzian jaio da, Vozmediano herrian, Moncayo mendiaren inguruan. Hortik Zaragozan sartzen da, Tarazona, Novallas eta Los Fayos herriak zeharkatuz.

Azkenik, Nafarroako Erriberan amaitzen da, Monteagudo, Tulebras, Cascante eta Murchante herrietatik igaro ondoren Tuterako hirian Ebron urak isuriz. Aipatu behar da azken zatia hiriaren azpian egiten duela, plazek eta kaleek estalita.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Queiles Aldatu lotura Wikidatan