Cascante

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Cascante

 Nafarroa Garaia
Cascanteko bandera

Cascanteko armarria

Izen ofiziala Cascante
Estatua
Erkidegoa
Merindadea
Espainia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Tuterako merindadea
Alkatea José Gómara Ruiz (PSN-PSOE)
Herritarra cascantear
Koordenatuak 41°59′57″N 1°40′44″W / 41.99917°N 1.67889°W / 41.99917; -1.67889Koordenatuak: 41°59′57″N 1°40′44″W / 41.99917°N 1.67889°W / 41.99917; -1.67889

Navarra - Mapa municipal Cascante.svg

Eremua 62,71 km2
Garaiera 356 m
Distantzia 104 km Iruñera
Posta kodea 31520
Biztanleria 3.990 bizt. (2012)
Dentsitatea 63,63 bizt./km²
Sorrera K. a. 76
www.cascante.com http://www.cascante.com www.cascante.com

Cascante[1] Nafarroako udalerria da. Nafarroako Erribera eta Tuterako merindadean kokatua, Nafarroako hiriburutik 63 kilometrora. 2012ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera 3.990 biztanle ditu.

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cascantera heltzeko N-121C errepidea hartu behar da Tutera eta Tarazona bitartean. Tuteratik hamar kilometrora, eskuinerantz doan herri-errepidea kilometro batez jarraituta ailegatzen da herrira.

Cascantek, Tuterarekin egiten du muga iparraldean, Barillas, Tulebras eta Monteagudorekin ekialdean, eta Tarazonarekin hegoaldean, Espainiako Zaragozako probintzian. Lodosako ubideak herria zeharkatzen du ipar-ekialdeko norabidean. Geografikoki, iparraldean Tuterako mugan 660 metroko altuerako mendixka sare txikia dago, eta hegoaldean Queiles ibaiaren ibilbidea itsasoaren mailatik 330 metro ingurura.

Klima eta landaredia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cascantek Ebro ibarreko berezko klima mediterraniar-kontinentala dauka. Urteko batez besteko tenperatura 13º eta 14º bitartekoa da, eta prezipazioak nekez izaten dira 400mm baino ugariagoak. Urteroko egun euritsuak 60 inguru izaten dira. Udak idorrak izaten dira, eta prezipitazioak irregularrak dira urte osoan zehar. Horrez gain, aldaketa termikoa nahiko handia izaten da.

Udaberri eta udazkenean antizikloia Europan sartzearekin batera, laino itxiko egunak ohikoak izaten dira Ebro ibar guztian. Landarediari dagokionez, basoak nahiko urriak dira, eta Lertxundi eta birlandaturiko (Pinus halepensis) pinuetara mugatzen da.

Estazio meteorologikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herrigunearen kanpoaldean, itsasoaren mailatik 330 metrora, Espainiako Nekazaritza ministerioaren estazio meteorologikoa dago.[2]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cascanteko udalerrian, eneolito garaiko hiru aztarnategi daude, horietako bat Pedreñales izeneko gunean. Gaur egungo herria kokatzen den tokian, Cascantum izeneko egoitza kokatzen zen, Tarragona eta Astorgako bide erromatarraren ertzean. Erromatarren etorreran aurretik, herrixka beroi edo baskoi bat existitu zen bertan, Kaiskat izenekoa. 1970ean eginiko indusketetan, k. a. 70. urteko zoladura aberatseko etxebizitza baten aztarnak aurkitu ziren iztukaturiko hormekin.

Kristautasunaren lehen aipamena 465. urtekoa da. Ondorengo mendeetako inbasio musulmanaren datu gutxi heldu dira gaur egunera, baina Nafarroako erresumak herria birkonkistatzean ere, jatorri musulmaneko biztanle ugari bizi izan zen Cascanten. Musulmanen aztarna nabarmenetakoa, Cascanteko ureztalurraren lexikoan geratu zen.

1119ko otsailean, Tuterako barrutiaren barnean, herri kristau bihurtu zen. Cascanteko lehen jauna Damilan izan zen, ziurrenik jatorri frantsesekoa. XV. mendetik XVII. mendera nobleziako familia ezberdinen eskuetatik igaro zen, Vianako printzeak Leringo kondeari eman zion 1446. urtean, ondoren Joanes II.ak Gaztelako bere laguntzaile bati utzi zion 1452 eta 1471 urteen artean. Azkenik, 1551. urtean, jaurerria herriak berak erosi zuen 15.000 dukaten truke.

XII. mendearen erdialdetik gaztelua izan zuen. Udalerri moduko lehen antolakuntza 1281. urtetik izan zuen, eta 1630. urtean Espainiako erregeak eskumen gehiago eman zizkion eta azkenik 1633ko uztailaren 18an, herri izendatu zuten, erreinuko gorteetan jarlekua lortu eta Tuterako merindadetik banatzeko eskubidea lortuz. Cascanteko jatorrizko eliza Santa Maria la Alta izan zen, baina 1476an, parrokia berri bat eraikitzeko baimena lortu eta Jasokundearen eliza eraiki zen. Jatorrizko eliza Cascanteko herrigunetik urrutiegi kokatzen zen.

1802. urtean Cascantek, errotak, lantegiak eta iturburuak zituen, eta 1850an eskola eta irakaslea eta 1920. urtean upategiak eta Guardia Zibilaren postu bat. 1916. urtean Cascantek ospitalea izan zuen, eta herriko umezurtzak eta edadeko pertsonei arreta emateko babes-etxe bi, bata San Leandrokoa 1885. uretan sortua, eta bestea Sortzez Garbikoa 1917. urtean sortua.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cascanteko biztanleria
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006
3.953 4.106 4.020 3.879 3.844 3.832 3.826 3.649 3.487 3.479 3.487 3.636 3.957

2008ko erroldaren arabera, 436 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %11,07a (Nafarroako batez bestekoaren gainetik).

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cascanteko ekonomia nekazaritza eta industrian oinarritzen da. Historikoki nekazaritza izan da Cascanteko ekonomiaren ardatza, udalerriaren lurren %39,8a (3.769 hektarea inguru) herri lurrak dira, 2.736 hektarea lehorreko landaketentzako erabiltzen da, 446 hektareatan mahastiak daude, eta gainontzeko 587 hektareak animalientzako larre moduan erabiltzen dira.

Industriaren garapena XX. mendean gauzatu zen, nekazaritzatik eratorritako produktuen transformaziorako industriak izan ziren batez ere. XX. mendearen bigarren erdian, Tuterarekiko hurbiltasunak, bestelako industriak garatzen lagundu du.

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Jasokundearen eliza, XVI. mendeko eraikina da, 1939an berreraikia, elizak jasandako sute baten ostean. Jatorrizko elizatik, sarrerako portada bakarrik kontserbatzen da.

Administrazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cascanteko alkatea Nafarroako Alderdi Sozialistako Antonio Irujo Redrado aukeratu zuten 2007ko udal hauteskundeetan. Zinegotzietan UPNrekin berdindurik geratu arren, PSNek Cascanteko Ezkerren Koalizioa[3] (edo Coalición de Izquierdas de Cascante, CIC, ezkerrekoak) herri ekimeneko zinegotziaren botuari esker lortu zuen alkatetza.

Baliogabeko botoak 60 izan ziren (emandako guztien %2,39a) eta zurizko 47 boto izan ziren (botoen %1,92a). Abstentzioa %19,71koa izan zen.

2011n egoera bertsua eman zen: UPN (5 hautetsi) bozkatuena baina koporu berarekin PSNko José Gómara alkate izendatua, Cascanteko Ezkerren Koalizioak lortu zuen bakarraren botoaz.

Udal Hauteskundeak Cascanten
Alderdi politikoa 2011 2007 2003 1999 1995 1991 1987
Botuak% Zngtzk Botuak% Zngtzk Botuak% Zngtzk Botuak% Zngtzk Botuak% Zngtzk Botuak% Zngtzk Botuak% Zngtzk
Nafar Herriaren Batasuna (UPN)  %45,13 5  %42,64 5  %37,59 5  %45,06 5  %38,81 5  %40,07 5  %45,28 5
Nafarroako Alderdi Sozialista (PSN)  %40,01 5  %44,03 5  %37,51 4  %42,33 5  %48 6  %47,12 6  %42,9 5
Cascanteko Ezkerren Koalizioa (CIC)  %12,35 1  %11,41 1 - - - - - - - - - -
Batzarre - - - -  %11,23 1 - - - - - - - -
(APC) - - - -  %9,01 1 - - - - - - - -
Nafarroako Ezker Batua (NEB) - - - - - -  %11,24 1  %4,74 0  %7,71 0 - -
(AIC) - - - - - - - -  %6,66 0 - - - -
Herri Batasuna (HB) - - - - - - - - - -  %4,03 0  %9,58 1

Cascanteko alkateen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alkateen zerrenda
2011 José Gómara Ruiz (PSN)
2007 Antonio Irujo Redrado (PSN)
2003 María Ángeles Otxoa (UPN)
1999 Jesús Ascensión García Barea (PSN)
1995 José Gómara Ruiz (PSN)
1991 José Gómara Ruiz (PSN)
1990 Francisco Sola (UPN)
1987 Gregorio Moneo (PSN)
1983 Gregorio Moneo (PSN)
1979 Gregorio Moneo (PSN)

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaletxea herriko plaza nagusian dago, elizaren ondoan. Eraikinari buruzko lehen dokumentu idatzia XVI. mendekoa da. Dokumentu hortan, 1566an Juan de San Juanek burututako eraikuntza lanak aipatzen dira. Egiturak bi solairu eta ganbara dauzka, goikaldean kanpandorre barrokoa dagoelarik. Jatorrizko fatxadak hainbat aldaketa jasan ditu eraiki zenetik.

Kokagune honen aurretik, udaletxea Puerta Baja izeneko auzoan egon zen, gaur egun Juan Burgos kalea dagoen tokitik gertu. Udalak alkatea eta hamar zinegotzi ditu.

  • HELBIDEA: Foruen Plaza, 1

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Cascante eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %0,69k zekien euskaraz hitz egiten.

Jaiak eta ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cascanteko herri jaiak, ez dira data jakin batean ospatzen, iraila hasieran izaten da normalean jaien hasiera, lehen asteburuan, eta hurrengo astebururaino luzatzen dira. Jaiak, Erromeroko Ama Birjinaren omenez ospatzen dira, jaiegun nagusia jaiak hasi eta hurrengo igandean delarik. Jaiak amaitu eta hurrengo egunean herriko lagunarte guztien arteko anaitasun bazkaria antolatzen da. Ospakizunek hamar egun irauten dute.

Jatorrian, jaiak Abuztuaren 15eko Ama Birjinaren omenez antolatzen ziren, baina 1765ean irailera aldatu zituzten, abuztuan burutzen diren zerealen biltze lanak ez oztopatzeko.

Bestelako ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Cabezo de la Crucetarako erromeria, maiatzeko larunbat batean ospatzen dira 1998. urteaz geroztik. Lehenago, Jasokundearen egunaren hurrengo astelehenean ospatzen zen. Erromeria antolatzen den egunean, herritarrak, hogei metroko altuera duen gurutze ikusgarriraino joaten dira, apaindutako karrozetan eta oinez. Ondoren, cascantearrak herrira bueltatzen dira, eta udalak, ondoen apainduriko karrozak saritzen ditu herriko plazan.
  • Milokogi ihardunaldiak: Asteburu bat irauten dute.
  • Pinchorrazo: Herriko lagunarteek antolaturiko urteroko pintxo lehiaketa.

Herri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cascante Castillon-la-Bataille herri frantsesarekin dago senideturik. Bi herrien arteko anaiartea, 1995eko apirilaren 15ean sinatu zen Frantzian, Castillon-la-Batailleko alkate M. Michel Jouano, eta Cascanteko Jose Gomara Ruiz alkateen eskutik eta urtebete beranduago, 1996ko maiatzaren 12an Cascanten.

Azpiegitura eta garraioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alberto Elcarte autobus konpainiak Cascante Tuterarekin batzen du. Autobus lineak, honako ibilbidea egiten du:

Cascantear ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko:Wikiatlasa