Murchante

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Murchante

 Nafarroa Garaia
Murchanteko bandera

Murchanteko armarria

Izen ofiziala Murchante
Estatua
Erkidegoa
Merindadea
Eskualdea
Espainia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Tuterako merindadea
Erribera
Alkatea Tomás Aguado Martínez
(PSN)
Herritarra murchantear
Koordenatuak 42°1′48″N 1°39′21″W / 42.03000°N 1.65583°W / 42.03000; -1.65583Koordenatuak: 42°1′48″N 1°39′21″W / 42.03000°N 1.65583°W / 42.03000; -1.65583

Nafarroa municipalities Murchante.PNG

Eremua 13,01 km2
Garaiera 322 m
Distantzia 95 km Iruñera
Posta kodea 31521
Biztanleria 3.758 bizt. (2012)
Dentsitatea 288,85 bizt./km²
www.murchante.com http://www.murchante.com www.murchante.com

Murchante[1] Nafarroako hegoaldean dagoen udalerria da. Nafarroako hiriburutik 95 kilometrora dago eta 2012ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera herriak 3.758 biztanle ditu.

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Murchante Nafarroa hegoaldean kokatzen da Tuterako merindadearen hegoaldeko muturrean. Herrira heltzeko N-121C errepidea hartu behar da Tutera-Tarazonako norantzan. Iparraldean eta mendebaldean Tutera udalerriarekin egiten du muga eta hegoalde eta ekialdean Cascanterekin.

Erliebea nahiko laua da, eta herriak antzinako ibai-terraza bat betetzen du. Bi ibai igarotzen dira udalerritik, batetik Queiles ibaia Moncayo menditik jaisten dena, eta bestetik Lodosako ubidea, 1935. urtean eraikitako ubide artifiziala. Ubide horrek Erriberako udalerri askotara eramaten du nekazaritzak beharrezko duen ura.

Klima eta landaredia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Murchanteko klima Ebro ibaiaren sakonuneko berezko klima mediterraneoar-kontinentala da. Urteko batez besteko tenperatura 14 eta 16 gradu artekoa eta prezipitazioak 400 eta 450mm bitartekoak dira. Urteko egun euritsuak 50-60 izaten dira, batez ere udaberri eta udazkenean egiten du euria. Udak oso lehorrak izaten dira eta haizerik ohikoena iparreko zierzo haizea da.

Jatorrizko landaredia erabat aldatu da gizakiaren eta nekazaritzaren eragina dela eta.

Cardeteko putzua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lodosako ubidetik etorritako ura pilatzeko erabiltzen da, ondoren, "Huertas Mayores" izeneko Tuterako gunean dauden ortuak ureztatzeko. Putzuan hegazti eta arrain espezie ugari bizi dira.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdi Aroan bi erlijio zeuden Murchanten, kristauak eta musulmanak. Herrian meskita bat zegoen, baina musulmanak XVI. mendean kanporatu ostean, eliza bilakatu zen. Erliebea laua izan arren, herriaren gorengo tokian, gaztelu edo gotorleku moduko bat eraiki zen, erromatarren garaiko egitura baten arrastoen gainean. Jatorrizko Erdi Aroko hiribildua harresi batek inguratzen zuen. Harresi hark, zenbait ate zituen, eta ate hauetatik, inguruko herrietara ailegatzen ziren bideak hasten ziren, hala nola, Tutera, Cascante, Ablitas, Corella edo Castejónerako bideak.

Musulmanek Iberiar penintsularen inbasioa hastean, Nafarroako hegoaldea konkistatu zuten, eta Murchante musulmanen esku egon zen 1119. urtera arte. Urte hartan Alfontso Borrokalaria erregeak konkistatu egin zuen. Ondoren, nobleziaren eta Murchantetik kanpoko jauntxoen jabetza izan zen herria. Lehenik, Azagrako Gonzalo izeneko noblearena, ondoren Tuterako deanarena, eta azkenik, Tuterako alkateak agindu zuen Murchanteko herritarrengan.

1763. urtera arte itxaron behar izan zuen Murchantek bere arau eta estatutu izan ahal izateko. Ordura arte Tuterako udalak esanikoa bete behar zuten. Azkenik, 1820. urtean, Murchante Tuteratik banatu eta udal independentea lortu zuen. 1847an Murchantek, udal ostatua eta bi eskola zituen. Mutilen eskolak 60 ikasle zituen eta 2.500 erreal urtero zuzkidura moduan. Nesken eskolak 50 ikasle zituen eta bertako maistrak 1.500 erreal irabazten zituen urtean. Herri bideak egoera onean zeuden, pattarra ekoizten zuen lantegia eta uruna ekoizteko beste errota bat zeuden. Herriko iharduera nagusia, ardoaren ekoizpena eta salmenta ziren.

XIX. mendearen amaieratik XX. mendearen hasierara arte, herriak hazkunde handia izan zuen, Erriberako herri askok bezala. Errepide berriez gain, burdinbidearen geltoki berria eraiki zen. 1920ko hamarkadan olioa ekoizten zuen errota, uruna ekoizteko beste bi errota, pattar lantegia, eta teila eta adreiluaz ekoizteko beste bi lantegi zeuden herrian. Jatorrian zeuden bi eskola publikoez gain, Sortzez Garbiaren ordeneneko mojek, ikastetxe pribatua eraiki zuten. Murchanteko ardoek fama hartu zuten mundu osoan.

Gerra Zibila[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1936ko azaroaren 20an, Murchanteko zazpi herritar hil zituzten Fustiñanan. Hildakoen gorpuak lurperatu zituzten gunea ezaguna izan arren, gorpuak berreskuratu eta lurperaketa duin bat emateko lanak ez ziren 2007ra arte egin.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Murchanteko biztanleria
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006
1.687 1.880 2.031 2.145 2.282 2.313 2.380 2.380 2.630 2.922 2.884 3.199 3.363

2008ko erroldaren arabera, 416 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %12,07 (Nafarroako batez bestekoaren gainetik).

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Murchante herri nekazaria da, eta gehienbat ardogintzari lotutako jarduerak dira nagusi bertan. Herrian guztira bost upategi daude gaur egun, herriko ardoa,haren kalitatea dela eta, famatu egin dutenak. Ez bakarrik ardogintzan, zereal, olibondo eta bestelako barazkiei lotutako jardueretan ere aritzen dira bertako biztanleak. 1970eko hamarkadatik aurrera, eraikuntzak eta sektore industrialak ere garrantzia hartu dute. Horretarako, Carrilabarcako industrialdea eraiki zen. 50 bat enpresa daude herrian.

1908ko maiatzaren 28an Nafarroako nekazal aurrezki kutxak sustaturiko koperatiba sortu zen, 1958ko abenduaren 18an San Roque upategi koperatiba, eta 1953ko irailaren 15ean, San Anton upategi koperatiba (1971eko apirilaren 28an desagertua).

Upategiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriko bost upategien izena honakoa da:

  • Campos de Enanzo upategia
  • Príncipe de Viana upategia
  • Juan Simón upategia
  • García Burgos upategia
  • Luis García upategia

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jasokundeko Ama eliza: Gaur egungo eliza, 1952. urtean eraiki zen eta antzinako elizaren orube berean eraikia da. Eliza modernoak, parrokia zaharraren oinarri eta altuera antzekoak dauzka. Eraikuntza barruan, Juan de Binies egilearen Cristo de la Siembra izeneko irudia dago (1627. urtekoa). Irudiaren polikromia Irunerriko Juanek egin zuen.

Erretaula nagusia, txurrigeresko estilokoa da, eta XVIII. mendearen hasierakoa da. Errataularen erdian, San Rokeren irudia dago. Eliza barruan, Santa Barbararen irudi barrokoa eta XVII. mendearen hasierako gurutzatuaren irudia gordetzen dira.

Basiano museoa: Herriko Jesus Basiano Martinez margolariaren lana eta bizitza erakusten dituen eraikina da.

Azpiegitura eta garraioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alberto Elcarte autobus konpainiak Murchante Tuterarekin batzen du. Autobus lineak honako ibilbidea egiten du:

Administrazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007an Nafar Herriaren Batasuna alderdi politikoko Carlos Villafranca González aukeratu zuten alkate. UPNk Udaleko hamaika zinegotzietatik lau lortu zituen eta alkatetza ere bai; izan ere, GPM (4 hautetsi) eta PSN (3) ez ziren ados jarri alkatetza eskuratzeko. Baliogabeko botoak 40 izan ziren (emandako guztien %1,97) eta boto zuriak 68 (%3,41). Abstentzioa %22,26koa izan zen.

2011ko udal hauteskundeetan PSNko Tomás Aguado bihurtu zen alkate bere alderdia bozkatuena izan zelako eta beste taldeen arteko akordiorik ezean. Bere alderdiaren zerrendan GPMko kide ohi batzuk joan ziren eta 4 zinegotzi erdietsi zituen. Urte horretan sortutako Murchantearrak Murchanterako (MXM) zerrendak beste 4 lortu zituen, UPNk 2 eta PPk bakarra eta I-Ek bat ere ez.

Udal Hauteskundeak Murchanten
Alderdi politikoa 2011 2007
Botuak% Zngtzk Botuak% Zngtzk
Nafarroako Alderdi Sozialista (PSN)  %32,16 4  %31,24 4
Murchantearrak Murchanterako (MXM)  %29,20 4 - -
Nafar Herriaren Batasuna (UPN)  %21,08 2  %34,67 4
Alderdi Popularra (PP)  %8,83 1 - -
Izquierda-Ezkerra  %3,42 0 - -
Murchanteko Talde Aurrerakoia (GPM) - - 33,63% 3

Murchanteko alkateen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alkateen zerrenda
2011 Tomás Aguado Martínez (PSN)
2007 Carlos Villafranca González (UPN)
2003 Jesús Aguado Simón (GPM)

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udal eraikina 1953an eraiki zen Víctor Eusa arkitektoaren diseinuari jarraituz. Udaletxea antzinako eraikina egon zen orube berean altxatu zen, eta sotoaz gain, behe, lehen eta bigarren solairuak ditu. Fatxada adreiluzkoa da eta beheko solairuan, arkudun ataria dago. Udala alkateak eta hamar zinegotzik osatzen dute.

  • HELBIDEA: Cofrete Kalea, 5

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Murchante eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, gaztelania da hizkuntza ofizial bakarra. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %0,29k baino ez zekien euskaraz hitz egiten.

Jaiak eta ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • San Rokeren omenezko jaiak abuztuaren 14tik abuztuaren 21era dira. Azaroan eta maiatzean, berriz, Andre Mariaren eta San Gregorioren omenezko erromeriak izaten dira: herriko biztanleek herriko kaleetan zehar ateratzen dituzte Andre Mariaren eta santuaren irudiak.

Zerbitzuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Murchante "Nafarroa Hegoaldeko Kirol Mankomunitateko" kidea da. Elkarteak Ablitasen du egoitza nagusia.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko:Wikiatlasa