Random Access Memory

Wikipedia(e)tik
RAM» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
128 Megabytetako SDRAM modulua

RAM edo Random Access Memory (Ausazko Sarbidedun Memoria) bai irakurri eta bai idazteko aukera eskaintzen duen memoria da. Memoria hegazkorra da, korrontea kentzean bere edukia ere galtzen du beraz. Normalean denbora baterako memoria bezala erabiltzen da, datu ez iraunkorrekin.

Historia:

RAM(Random Acces Memory) memoria zirkuitu imprimatu independente baten gainean dauden zirkuitu inprimatu batzuez osatuta dago. Lehenetariko RAM memoria nukleo magnetikoduna izan zen, 1949 eta 1952 bitartean garatuta. Baino arazo bat zeukan, izan ere memoria gutxi gordetzeko ahalmena zuen, material magnetikoduna distantzia prudente batean egon behar delako. 1969an Siliziozko konduktoreak erabiltzen zituzten RAM memoriak atera zituzten Intel enpresaren eskutik. Memoria honek 64 bits zituen. Urte bat geroago DRAM(Dinamyc Random Acces Memory) memoria atera zuten 1024 bytekin, honek magnetikodunen bukaera ekarri zuen.1973an beste berrikuntza bat eman zen memoria RAMa txikitzea ahalbidetu zuena. Eta estandarra bezala gelditu zen. MOSTEK enpresa sortu zuen. 80ko hamarkadaren bukaeran prozesadoreen abiadura eta banda zabalaren handitzearekin DRAM memoria atzeratua gelditzen hasi zen eta aldaketa batzuk egin zituzten:

DRAM motak:

FPM-RAM (Fast Page Mode RAM): memoria honek denbora aurrezteko metodoa proposatu zuen. Memoriaren kontrolagailua bide batetik bidaltzen du informazioa eta bertatik jasotzen du hura eta beste kontsekutiboak. Adibide batez azalduta, kale bateko etxe guztiak segidan bisitatu bezala izango zen. 60 edo 70 ns denborekin fabrikatzen ziren eta oso popularrak izan ziren 486 eta lehenengo Pentium-etan.

EDO-RAM (Extended Data Output RAM): aurrekoaren hobekuntza moduan, 1995ean atera zen. 30 edo 40 ns denbora sarrerak erabiltzen zituen. Berezitasun bat da hurrengo informazioaren bidea hautematen duela azakarrago eragiteko.

Oraingo teknologia:

Oraingo memoria teknologia sinkronizazio-seinale bat erabiltzen du irakurri eta idazteko, non beti sinkronizatuta dagoen memoria bus batera. Aurreko guztian kontrakoan, asinkronoak zirela.

Jerarkia:

Konputagailuaren memorien jerarkian RAM memoria prozesagailuarenaren eta katxeen atzetik dago abiadurari dagokionez. Memoria modulu orok memoria kontrolagailu bateri elektronikoki lotuta daude eta honek DRAM integratuen sarrera eta irteera seinaleak kudeatzen ditu. Seinaleak hiru motatakoak izan daitezke: helbideraketa, datuak eta kontrol seinaleak. Seinaleak bi multzotan (bus-etan) sailkatzen dira, kontrola eta hornikuntza. Hauen artean bus de memoria delakoa osatzen dute RAM-a bere kontrolagailuarekin lotzen duena.

Datu BUS-a: Kontrolagailua eta integratuen artean informazioa bidaltzen dituzten lineak dira. Orokorrean 8,16,32 edo 64 bits-eko zortzikotetan banatuta daude.

Helbide BUS-a: Nahi duzun memoriako atalera joatea eskaintzen duen bus-a da, memoria-helbideak ipintzen. Gaitasun maximoa duen bus-a da.

Kontrol BUS-a: Integratuei datuak, potentzia eta identifikatzeko ahalmena eskeintzen duen bus-a da.

Sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus,Gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Random Access Memory Aldatu lotura Wikidatan
Informatika Artikulu hau informatikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.