Radovan Karadžić
| Radovan Karadžić Радован Караџић |
|
|
|
|
|---|---|
| 1992 – 1996 | |
| Aurrekoa | Lehendabizikoa |
| Ondorengoa | Biljana Plavšić |
|
|
|
| Jaiotza | 1945eko ekainaren 19a (67 urte) Petnjica |
| Alderdi Politikoa | Serbiar Alderdi Demokratikoa |
| Ezkontidea | Ljiljana Zelen Karadžić |
| Lanbidea | Psikiatra |
| Erlijioa | Serbiar Eliza Ortodoxoa |
| Sinadura | |
Radovan Karadžić (serbieraz: Радован Караџић, râdovaːn kâradʒitɕ; Petnjica, Montenegro, 1945eko ekainaren 19a) serbiar-bosniar politikari ohia da. Jugoslavia ohiko gerran Bosnia-Herzegovinako gobernuaren kontra borrokatu ziren serbobosniarren buruzagi nagusi ohia da.
Egun Scheveningengo NBEko kartzelan atxilotuta dago, Sarajevoko setioan bosniar-musulman eta kroaziarren aurkako gerrako krimenak agintzeaz leporatuta. Srebrenicako sarraskia agindu izanaz ere akusatu dute[1].
Psikiatria ikasi ondoren, Bosnia-Herzegovinan Serbiar Alderdi Demokratikoaren sortzaileetako bat eta Bosniako Serbiar Errepublikako presidentea izan zen, 1992 eta 1996 artean.
Biografia [aldatu]
15 urte zituela Bosnia-Herzegovinako hiriburu Sarajevora joan zen familiarekin. Psikiatria ikasi zuen Unibertsitatean, eta hainbat ospitaletan lan egin zuen. Idazle gisa ere jardun zuen, eta hainbat sari jaso zituen idatzitako poemengatik.
1990eko hamarkadaren hasieran Karadzicek SDS Serbiar Alderdi Demokrata sortu zuen eta lehendakari izendatu zuten. Bosnia-Herzegovinak independentziaren aldeko apustua egiten bazuen, serbobosniarrak bereizi egingo zirela eta Serbiarekin bat egingo zutela mehatxu egin zuen Karadzicek.
Bosnia-Herzegovinak independentzia erabaki eta gerra zibila piztu zenean (1992ko apirilean) Karadzicek Bosnia-Herzegovina barruan Serbiar Errepublikaren aldarrikapena egin zuen.
Nazioarteak musulman eta kroaziarren aurkako gerra krimenak eta gizateriaren aurkako krimenak egiteagatik salatu zuen Karadzic. Karadzicek behin eta berriz hautsi zituen Nazio Batuen Erakundeak emandako ebazpenak, eta ez zuen onartu nahi izan 1994an proposatutako Bake Plana. 1995ean amore eman behar izan zuen Slobodan Milosevic serbiar agintariak egindako presioengatik.
Gerrari 1995ean eman zitzaion bukaera. 1996an Nazio Batuen Justiziarako Nazioarteko Epaitegiak gerra krimenengatik epaitu zuen.
Poesia [aldatu]
Radovan Karadžićek poesia idatzi du, bere lanetako batzuk ihesean zegoela argitaratuak izanik.
- 1990: Crna bajka (Svjetlost, Sarajevo)
- 1992: Rat u Bosni: kako je počelo
- 1994: Ima čuda, nema čuda
- 2001: Od Ludog koplja do Crne bajke (Dobrica knjiga, Novi Sad)
- 2004: Čudesna hronika noći (IGAM, Belgrado)
- 2005: Pod levu sisu veka (Književna zajednica "Veljko Vidaković", Niš)
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.