Iñaki Goikoetxea Beristain
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Iñaki Goikoetxea Beristain | |
| Ezizena | Goiko | |
| Jaio | 1982ko maiatzaren 6a | |
| Deba (Gipuzkoa) | ||
| Posizioa | Aurrelaria | |
| Garaiera | 180 cm | |
| Futbolari ibilbidea | ||
| Urteak | Taldea | Part. (golak) |
| Amaikak-Bat Aurrera de Ondarroa Baskonia Kirol Kluba Athletic B Barakaldo CF Lemona Kirol Elkartea Real Union C.F.Badalona Amorebieta Kirol Elkartea |
||
Iñaki Goikoetxea Beristain (Deba, 1982ko maiatzaren 5a-) futbolari gipuzkoarra da, aurrelari postuan dabilelarik 2. B Mailako Amorebieta Kirol Elkartean[1].
Teknika zoragarria erakusten du jokatzen duen bakoitzean eta oso arriskutsua da area barruan, aurrelaria eta punta-erdia lanetan murgilduta ibiliz.
Golak sartzeko erraztasun handia dauka eta aritu den taldeetan beti hala frogatu izan du. Adibidez, azken urteotan 3. goleatzailea izan da 2007-08 denboraldian 2.B mailako Euskadiko talde guztien artean.
Teknikaz gain pertsonalitateduna da debar futbolaria. Arrazoia bere alde duenean, inor isilarazi behar badu egin-egiten du haren futbola erakutsiaz eta ezin ahantzi bere futbolarekiko filosofia, alegia, hazten jarraitzea.
Kirol ibilbidea [aldatu]
- Amaikak-Bat
- 1999-2002 Aurrera de Ondarroa. 3. Maila
- 2002-2003 Baskonia Kirol Kluba. 3. Maila
- 2003-2004 Athletic B. 2. B Maila
- 2004-2006 Barakaldo CF. 2. B Maila
- 2006-2007 Lemona Kirol Elkartea. 2. B Maila
- 2007-2009 Real Union. 2. B Maila
- 2009-2010 Real Union. 2. Maila
- 2010-2011 Real Union. 2. B Maila
- 2011-2012 C.F.Badalona. 2. B Maila
- 2012-... Amorebieta Kirol Elkartea. 2. B Maila
Bitxikeriak [aldatu]
2008ko urriaren 30ean, Irungo Gal Stadiumean, Errege Kopako final hamaseirenak zeuden jokoan. 5000 ikusle baino gehiagoren aurrean, hortxe zegoen bigarren B mailako Real Union lehen mailako Real Madril ahalguztiduna aurrean zuela. Dena irundarren aurka izanik Real Unionek 3-2 irabazi zion Real Madrili garaipenaren gola 63. minutuan Iñakik berak eginez.
2. A Mailara igotzeko bueltako partidan, 2009ko ekainaren 21ean Irungo Gal Stadiumean jokatua, Real Unionek 3 eta 1 irabazi zion A.D. Alcorcon taldeari, Iñakiren golak markagailua ireki zuelarik. Gainontzeko golak Eneko Romok eta Juan Dominguez Otaegik sartu zituzten, 45 urte ostean Irungo Real Union 2. A Mailara bueltaraziz.
2009-2010 denboraldian 2. A Mailan aritu zen Real Unionekin beste urtebetez sinatu[2] zuelako. Honela, estreinakoz, 2. A Mailan aritu zen.
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ http://www.globalases.com/el-delantero-inaki-goikoetxea-jugara-la-proxima-temporada-en-el-amorebieta/ Goiko Amorebietako taldean arituko da 2012-13an
- ↑ [1], 2009-07-09, Iñaki Goikoetxea beste urtebetez arituko da Real Unionen