Reinhard Selten

Wikipedia, Entziklopedia askea
Reinhard Selten

Reinhard Selten (Breslau (Wrocław), 1930eko urriaren 5a - Poznan, 2016ko abuztuaren 23a) alemaniar ekonomista eta matematikaria izan zen. Matematikan eta Ekonomia Zientzietan graduatu zen Frankfurteko Unibertsitatean, eta hiri hartan hasi zen irakasle gisa lanean. Harrezkero, irakasle izan da Berlingo Unibertsitate Librean, Bielefeldekoan eta, 1984az gero, Bonngo Friedrich Wilhelmean, Ekonomia Zientzietako katedradun gisa. Aztergai nagusiak gizarte-jokoak izan dira, batez ere, pokerra eta xakea. Bere teoriekin, joko horietako parte-hartzaile arrazionalen jokabidearen azterketa matematikoa egin nahi izan du, eta orobat saiatu da gatazka-egoeretarako erabaki-estrategiak eta jokamoldeak zehazten. 1994an, Ekonomiako Nobel saria eman zioten, jolas ez-kooperatiboetako orekaren teoriaren bultzatzaile gisa egindako lanarengatik. Harsanyi eta John Nash estatubatuarrekin batera eskuratu zuen sari hura, hirurek teoria beraren inguruko lan osagarriak egin baitzituzten, 40ko hamarraldiaren hasieran Morgenstern ekonomistak eta Von Neumann matematikariak Jokoen eta portaera ekonomikoaren teoria lanean aurkezturiko printzipioak harturik oinarri.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Reinhard Selten Aldatu lotura Wikidatan