René Kalisky
Wikipedia(e)tik
René Kalisky Belgikako idazlea izan zen (Brusela, 1936 - 1981). Gurasoak juduak zituen, eta Poloniatik Belgikara alde egin behar izan zuten. Oso ume zelarik, naziek aita hartu eta Auschwitzera eraman zuten. Gertaera horrek markatu zuen idazle honen ibilbidea. Bere idatzietan estilo dramatikoa erabili zuen. Lan aipagarrienen artean ditu: Skandalon (1970), Jim ausarta (1972), Pasioa, Pier Paolo Pasoliniren arabera (1978) eta Falsch. Gai historikoak ere jorratu zituen, eta mundu arabiarrari buruzko bi lan idatzi zituen: Sionismoa eta sakabanaketa eta Erresuma ezinezkoa(1979).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.