René Marigil

Wikipedia, Entziklopedia askea
René Marigil
Bizitza
JaiotzaCarmaux1928ko urriaren 24a
Herrialdea Espainia
HeriotzaSagunto2009ko urriaren 25a (81 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia eta kirol zuzendaria
Ibilbidea
TaldeakUrteak
 

René Marigil De Mingo (Carmaux, 1928ko urriak 24a - Sagunto, 2009ko urriak 19a) espainiar txirrindulari bat izan zen, profesionala 1954 eta 1962 artean.

Bere lorpenik handienak Espainiako Vueltan, 1958ko edizioan etapa garaipen bat lortu zuelarik eta 1955ekoan bi egunez lider izan zenean Valentziatik igaro zenean, eta Sortaldeko Itzulian, gaur egun Valentziako Erkidegoko Itzulia denean lortu zituen, azken kasu honetan, 1956ko edizioan.

1956ko Frantziako Tourrean, erregina etapan, lehen postuan iritsi zen Col de la Croix de Fer mendatearen tontorrera, errekorra hobetuz.

Frantzian jaio, gerra Cifuentesen eta gerra ondorena Rebollosa de Jadraquen igaro arren, non bere zenbait senide bizi diren, Saguntora joan eta bertan garatu zen kirolari bezala, non 16 urte zituenetik hil zen arte bizi izan zen. Toki horretan enpresari eta merkatari bezala aritu zen, ekintza filantropiko eta altruista ugari hasi zituen gizartearen onerako, baita tokiko, probintziako, nazioko eta nazioarteko kirolaren onerako ere.

Honako guztia izan zen:

  • Camp de Morvedreko Merkatari eta Enpresaburuen Elkarteko (ACEYSIC) bazkide sortzaile, presidente eta presidenteorde.
  • Saguntoko Ardoaren Elkarteko Presidente eta presidenteorde
  • Saguntoar txirrindularitza taldearen bazkide sortzailea eta presidente bere bigarren aroan.
  • Valentziar Erkidegoko Txirrindularitza Federazioko presidentziarako hautagaia.
  • Mexiko eta Venezuelako El Táchirako itzulietan hautatzaile nazionala.
  • "INURI", CAJASAGUNTO eta SABA txirrindularitza taldearen kirol zuzendaria.
  • RTVEren aholkulari teknikoa Espainiako Vueltan.
  • Moto Club Saguntoren bazkide sortzailea eta presidente bere bigarren aroan.
  • Saguntoko alkatetzarako hautagaia, hautagaitza independente batetik, Sagunto eta bere eskualdeko merkatari eta enpresaburuen elkarteak (ACEYSIC) bultzatua.
  • Valentziako Nekazarien Elkarteko (AVA) eta profesional autonomoen elkarteko kide izan da.

2009ko urriak 19an hil zen Saguntoko ospitalean eta Saguntoko udal hilerrian lurperatua izan zen hurrengo egunean, non bere emaztea, aita eta ama ere lurperatuta dauden.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1955

1956

1957

1958

1959

1960

1961

1962

Sailkapen orokorra Itzuli Handietan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itzulia 1956 1957 1958 1959 1960 1961 1962
Italiako Giroa
Frantziako Tourra 58.
Espainiako Vuelta 21. 19. 12. 13. 16. 16.

—: ez zuen parte hartu
UT: utzi, ez zuen amaitu

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

René Marigil - ProCyclingStats