Romain Gary

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Romain Gary
Datu pertsonalak
Izen osoa Romain Gary
Jaio 1914ko maiatzaren 21a
Vilnius (Lituania)
Hil 1980ko abenduaren 2a
Paris (Frantzia)

Romain Gary, Roman Kacew benetako izenez, (Vilnius, Lituania, 1914ko maiatzaren 21a - Paris, Frantzia, 1980ko abenduaren 2a), frantses-idazlea.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lituaniakoa zen jaiotzez. Haurtzaroa eta gaztaroa Sobietar Batasunean eta Polonian eman zituen. 1928an Parisa joan zen, eta Bigarren Mundu Gerran Frantzia askatuaren aldeko soldadu izan zen.

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Romain Garyren omenezko plaka, haren bizitexean, Parisko rue du Bac kaleko 108. zenbakian

Haren lehen eleberria, Education européenne (1945, Europar heziketa), poloniarrek izan zuten alemaniarren kontrako erresistentzian oinarrituta dago.

1956an Les racines du ciel (Zeruaren sustraiak) idatzi zuen, Afrikan girotutako eleberria. La promesse de l´aube (1959) idatzi zuen gero, amaren oroiminez idatzitakoa.

Arrazismoaren aurka Chien blanc idatzi zuen (1970, Zakur zuria) eta 1975ean Goncourt saria eman zioten La vie devant soi (Bizitza haren aitzinean) liburuarengatik. Goncourt saria bi bider irabazi duen idazle bakarra da; haietatik batean, irabazi zuen lana izengoitiaz sinatu zuen.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Romain Gary Aldatu lotura Wikidatan


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]