Rudolf de Rijk
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Rudolf Pieter Gerardus de Rijk | |
| Jaio | 1937ko martxoaren 24a | |
| Amsterdam ( |
||
| Hil | 2003ko ekainaren 15a (66 urte) | |
| Amsterdam ( |
||
| Bikotekidea | Virginia de Rijk-Chan | |
Rudolf Pieter Gerardus de Rijk (Amsterdam, 1937ko martxoaren 24a - ibidem, 2003ko ekainaren 15a) Herbehereetako hizkuntzalaria izan zen, euskal gramatikan aditua.[1]
Biografia [aldatu]
1972an Massachusetts Institute of Technology ikastetxean eskuratu zuen doktoretza, Kenneth Locke Haleren zuzendaritzapean idatzitako Studies in Basque Syntax: Relative Clauses tesiarekin.[2] Tesi honek gramatika sortzailearen eskolako hizkuntzalarien arreta erakarri zuen, eta euskara aztertzeari lotu zitzaizkion haietako hainbat.
Urte gutxi batzuez, irakasle aritu zen Chicagoko Unibertsitatean; eta gero, 2002an erretiratu zen arte, Leidengo Unibertsitatean eman zituen eskolak.[3] De Lingua Vasconum: Selected Writings bere liburua 1998an argitaratu zen, Julio de Urquijo euskal filologiako mintegiaren urtekariaren eranskin gisa. Euskaltzaindiak ohorezko euskaltzain izendatu zuen.[4]
2002ko azaroaren 29an, EHUk ohorezko doktoretza eman zion, nazioarteko hizkuntzalarien artean euskalari nagusia zela aipatuta. Gainera, De Rijken omenezko liburua argitaratu zuen, 42 adituk idatzitako artikuluekin.[5]
Bere lanik nabarmenena euskara batuaren gramatika deskriptiboa izan zen, 1.400 orrialdekoa: Standard Basque: A Progressive Grammar.[6]
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ Garmendia, Mari Karmen (1965-09-05), «Rudolf De Rijk: Nederland'eko euskalduna», Zeruko Argia, http://www.argia.com/argia-astekaria/132/rudolf-de-rijk-nederlandeko-euskalduna
- ↑ Knörr, Henrike (2003-06-17), Ha muerto Rudolf de Rijk, Gasteiz: www.euskosare.org, http://www.euskosare.org/euskara/azalpen_biografikoak/rudolf_rijk?set_language=eu&cl=eu
- ↑ Salaburu, Pello (2004-01-30), Rudolf de Rijk, euskaldunen Holandako adiskidea, Euskaltzaindia
- ↑ «Gaur barreiatuko dituzte Rudolf de Rijk ohorezko euskaltzainaren errautsak Urkiolan», Berria, 2003-07-26, http://paperekoa.berria.info/plaza/2003-07-26/048/008/gaur_barreiatuko_dituzte_rudolf_de_rijk_ohorezko_euskaltzainaren_errautsak_urkiolan.htm
- ↑ Browne, Wayles, Obituary: Rudolf de Rijk, http://www.linguistlist.org/issues/14/14-1727.html
- ↑ de Rijk, Rudolf (2008), Standard Basque: A Progressive Grammar, Mit Press, ISBN 978-0-262-04242-0