Rufino Iraola

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau idazle zaldibiarrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Iraola».
Rufino Iraola
Bizitza
JaiotzaZaldibia1945eko azaroaren 5a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza2019ko ekainaren 18a (73 urte)
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea

Inguma: rufino-iraola-garmendia Literaturaren Zubitegia: 36

Rufino Iraola Garmendia (Zaldibia, Gipuzkoa, 1945eko azaroaren 5a - 2019ko ekainaren 18a) euskal idazle, kazetari eta bertsozalea izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zaldibiako Olegi baserrian jaioa, Arantzazun eta Beasaingo La Salletarretan egin zituen hasierako ikasketak. Gero, maisu ikasketak egin zituen.[1]. Zumarragako Esteban Orbegozo enpresan egin zuen lan, doitzaile; eta ondoren, Muebles Yany eta CAF enpresetan, bulegari. 1983tik aurrera euskara irakasle aritu zen Urretxun, Zarautzen eta Lasarte-Orian. Azken horretan, zuzendari ere bai.[2]

Bertsozale porrokatua zen, bertsoak idazten zein bertsoei buruzko iruzkinak egiten ekarpen handia egin zuen. Bertso jarriekin irabazi zituen sarien zerrendan daude: Lazkao Txiki, Orixe , Xalbador, Zapirain Anaiak eta Lekuona sariak, besteak beste. Artikuluak eta iruzkinak, berriz, El Diario Vasco egunkarian eta Bertsolari aldizkarian argitaratu zituen batez ere, baina baita Euskaldunon Egunkaria, Hemen, Goierritarra, Txintxarri, HABE eta bestetan ere. Bere blog pertsonalean[3] aurkitu daitezke haietako asko.

Epaimahaikide lanetan ere aritu zen hainbat bertso txapelketatan. 1986ko eta 1989ko Euskal Herriko Txapelketetan, esaterako.

Ibilbide literarioa 1994an hasi zuen, Irun Hiria ipuin lehiaketa irabazi baitzuen, Dena dago zatitxo baten baitan liburuarekin.

2001ean, Hire magalean argitaratu zuen. Liburu horretan, senar-emaztegai izandako fraide baten eta moja baten arteko harremana kontatzen da, haiek elkarri idatzitako gutunen bidez.

Bertsolaritzari buruz, Artxanberriren ziriak, Patxi Errotaren ugaritasuna, Jainkoaren ateraldiak liburua argitaratu zuen (Sendoa, 1999), Ñañarriri begira (2003), eta 2009an Patxi Iraola anaiaren Naizen apurra biografia liburua apailatzen ere aritu zen. Rufinok idatziak dira, orobat, Zaldiarangoak (2000) narrazio sorta, Biziaren bisutsak (2000) artikulu bilduma eta Abaraskak aforismo liburua (2000). Franz Kafkaren Metamorfosia itzulpena ere egin zuen.[4]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Narrazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artikuluak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bertsoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aforismoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itzulpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Iraola, Rufino. Nañarriri Begira. Oiartzun: Sendoa, 2003. Ikus liburuaren azal-hegalean dagoen azalpena.
  2. «Iraola Garmendia, Rufino» Auñamendi Eusko Entziklopedia (Noiz kontsultatua: 2019-06-19).
  3. «Rufino Iraola Garmendiaren bloga» Wordpress (Noiz kontsultatua: 2019-06-19).
  4. Uranga, Amagoia Gurrutxaga. «Rufino Iraola zendu da» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-06-19).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]