Reza Shah Pahlavi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Reza Shah Pahlavi

Reza Shah Pahlavi (Alasht, Iran, 1878 - Johannesburgo, Hegoafrika, 1944) Irango shah edo enperadorea izan zen 1925etik 1941era bitartean.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mazanderan herrialdeko jauntxo-familia batean sortu zen. Armadarako ikasketak egin ondoren, Qajar dinastiako azken enperadoreak —errusiar ofizialek lagunduta— antolatu zuen kosako-talde bateko buru jardun zuen. 1921. urtean, Persiako gobernuak aginpidea atzerritarren esku utzia zuela eta, Seyyed Zia'eddin politikari liberalarekin elkartu, eta Teheran aldera jo zuen. Estatu-kolpearen ondoren, Gerrarako ministro egin zuten, eta hiru hilabete geroago, gobernuburu. Errepublika ezarri nahi izan zuen hasieran, baina buruzagi xiitak horren aurka zeudenez, enperadore egin zen 1925ean. Armada berritu eta barne-matxinadak zapaldu ondoren, gobernu sendo bat antolatzen saiatu zen, atzerritarrengandik bereiz. 1921ean neutraltasunerako itun bat hitzartu zuen Errusiarekin, eta britainiarrek ekonomian zuten eragina murrizten saiatu zen ondoren. 1935ean sortu zuen Irango estatua, Persia zaharraren jarraile.

1941. urtean kargua utzi behar izan zuen, alemaniar naziak onetsi zituelako. Muhammad Reza Shah Pahlavi semea izan zuen ondorengo.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Reza Shah Pahlavi Aldatu lotura Wikidatan