Ruthenia
Wikipedia(e)tik
Ruthenia Ukrainiako lurraldea da, Karpato mendien ipar-mendebalean. Ukrainar katolikoak bizi ziren han (1596an lotu ziren bertako biztanleak Vatikanoari, erlijioz) eta luzaroan Hungaria, Galitzia eta Bucovinako lurraldeen administrazioaren mendean egon zen. 1918an, Txekoslovakiako ekialde muturreko herrialde bihurtu zen eta, alemaniar naziek 1938an okupatu ondoren, Hungariaren mende geratu zen. 1947an, ordea, Sobietar Batasunak hartu zuen beretzat, Ukrainako estatuko herrialde gisa.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.