Samanta Schweblin
Samanta Schweblin | |
---|---|
(2018) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Buenos Aires, 1978 (45/46 urte) |
Herrialdea | Argentina |
Bizilekua | Berlin |
Lehen hizkuntza | gaztelania |
Hezkuntza | |
Heziketa | Buenos Airesko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Lantokia(k) | Berlin |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | eleberria kontakizun laburra |
Samanta Schweblin (Buenos Aires, Argentina, 1978) argentinar idazlea da.[1][2] Argentinako eta Latinoamerikako literaturako idazle garaikide garrantzitsuenetako bat da, berrogei hizkuntza baino gehiagotara itzuli dira bere lanak eta nazioarteko sari ugari jaso ditu.[3][4][5] 2012. urtetik, Berlinen bizi da, eta hantxe idatzi eta literatura-tailerrak ematen ditu.[6][7]
Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Samanta Schweblin 1978an jaio zen Argentinako hiriburuan, Buenos Airesen. Buenos Airesko Unibertsitatean Irudi eta Soinu Diseinu ikasketak amaitu zituen.[8] 2001. urtean, Arteen Funts Nazionalaren lehen saria irabazi zuen El nukleo del disturbio ipuin-liburuarekin, 2002. urtean argitaratu zena. «Hacia la alegre civilización de la Capital» kontakizunak Haroldo Conti Lehiaketa Nazionalaren lehen saria jaso zuen.[9] Bere bigarren ipuin-liburuak, Pájaros en la boca (2009), Casa de las Américas saria jaso zuen 2008an, eta urte horretan bertan argitaratu zen La furia de las pestes izenburupean.[10][11] Bi urte geroago, 2010ean, Granta aldizkari britainiarrak 35 urtetik beherako gaztelaniazko idazle onenetarikoen arteko zerrendan hogeita bi postua eman zion.[12][13] Un hombre sin suerte ipuinak Juan Rulfo saria jaso zuen 2012an.[14][15]
2014. urtean, Schweblinek Safen Diploma saria jaso zuen, Merituaren Diploma, 2009tik 2013ra ipuin-kontalari gisa egindako ibilbidearengatik, eta bere lehen eleberria argitaratu zuen: Distancia de rescate.[16][17] Hurrengo urtean, 2015. urtean, hirugarren ipuin-liburua argitaratu zuen, Siete casas vacías, eta Narrativa Breve Ribera del Duero saria irabazi zuen.[18][19] Urte horretan bertan, Tigre Juan saria irabazi zuen Distancia de rescate izeneko lehen eleberriarekin.[20] Nobelaren ingelesezko bertsioa, Megan McDowell-ek itzulia, Oneworld argitaletxeak (Erresuma Batua) eta Riverhead Books argitaletxeak (Estatu Batuak) Fever Dream izenburupean argitaratua, Nazioarteko Booker Sariaren finalisten artean aukeratu zuten 2017. urteko edizioan.[21] Azken liburu horrek, 2018an, eleberri laburren Tournament of Books saria jaso zuen, «Estatu Batuetan argitaratutako urteko libururik onena», eta Shirley Jackson saria, eleberri laburraren kategorian.[22][23] Gainera, urte horretan bertan, Schweblinek bigarren eleberria, Kentukis, argitaratu zuen, eta «La respiración cavernaria» (Siete casas vacías) ipuina argitaratu zuen, nouvelle gisa, Duna Rolando artista argentinarraren irudiekin.[24][25]
2020an, Kentukis lanak Mandarache Saria lortu zuen, 12 eta 30 urte bitarteko 6.000 irakurle inguruk emandakoa, Espainiako, Kolonbiako eta Txileko irakurketa-batzordeek koordinatuta.[26] Era berean, 2021. urtean, eleberri horrek IILA-Literatura saria jaso zuen.[27] Urte horretan bertan, Distancia de rescate zinema-egokitzapena Netflix streaming-plataforman estreinatu zen, Claudia Llosa zuzendari peruarraren zuzendaritzapean.[28] Filmak oihartzun handia izan zuen Ameriketako Estatu Batuetan, eta lehen postua lortu zuen herrialde horretan gehien ikusitako filmetan; Argentinan, berriz, zazpigarren postua lortu zuen plataformako film eta telesailen rankingean.[29] Hurrengo urtean, 2022an, Schweblinek Fikzio laburreko O. Henry saria irabazi zuen. «Un hombre sin suerte» ipuinarekin eta José Donoso saria ere bai.[30][31] Urte bereko azaroan, Siete casas vacías lanarekin Liburuaren Sari Nazionala irabazi zuen.[32]
Eraginak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Schweblin Diego Paszkowski idazlearen tallerretan trebatu zen.[33][34] Irakurle gisa, «Rioplatako fantasia-tradizioak» eragin zion, hau da, Adolfo Bioy Casares, Julio Cortázar, Antonio Di Benedetto eta Felisberto Hernándezek, esaterako.[35]
Halaber, idazle garaikideen artean Anne Carson eta Amy Hempel izan dira beregan eragin handiena izan dutenak.[36][37]
Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Eleberriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 2014: Distancia de rescate
- 2018: Kentukis
Ipuinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 2002: El núcleo del disturbio
- 2009: Pájaros en la boca
- 2015: Siete casas vacías
Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 2001: Arteen Funts Nazionalaren saria, El núcleo del disturbio lanarekin.[9]
- 2001: Haroldo Conti lehiaketaren saria, «Hacia la alegre civilización de la Capital».[9]
- 2008: Casa de las Américas saria, Pájaros en la boca lanarekin.[11]
- 2012: Juan Rulfo saria, «Un hombre sin suerte» lanarengatik.[38]
- 2014: Konex Saria, Merituaren Diploma, 2009-2013 aldian kontalari gisa egindako ibilbidearengatik.[39]
- 2015: Narratiba Laburraren Ribera del Duero Nazioarteko Saria, Siete casas vacías lanarekin.[40]
- 2015: Tigre Juan saria, Distancia de rescate lanarekin.[41]
- 2018: Tournament of Books saria, Distancia de rescate lanarekin.[22]
- 2018: Shirley Jackson saria eleberri labur onenarentzat, Distancia de rescate lanarekin.[42]
- 2020: Mandarache saria Kentukis lanarengatik.[26]
- 2021: IILA-Literatura saria Kentukis lanarengatik.[27]
- 2022: O. Henry saria, «Un hombre sin suerte» lanarengatik.[30]
- 2022: Iberoamerikar Letren José Donoso saria.[43]
- 2022: National Book Award saria, Siete casas vacías lanarengatik.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ «Samanta Schweblin | biografía | Audiovideoteca de Escritores» web.archive.org 2017-11-13.
- ↑ «Samanta Schweblin: cinco definiciones sobre el libro que la hizo ganar el National Book Award» infobae 2022-11-17.
- ↑ Clarín.com. La escritora argentina que da miedo en todo el mundo. .
- ↑ «Tres libros para empezar a leer a la argentina Samanta Schweblin, ganadora del National Book Award» infobae 2022-11-21.
- ↑ «Tres libros para empezar a leer a la argentina Samanta Schweblin, ganadora del National Book Award» infobae 2022-11-21.
- ↑ «Samanta Schweblin: "Me pienso como una escritora argentina escribiendo desde afuera"» Infobae.
- ↑ Samanta Schweblin: "Escribo sobre lo que me duele". .
- ↑ «Samanta Schweblin - Departamento de Bibliotecas y Documentación del Instituto Cervantes» www.cervantes.es.
- ↑ a b c Página12. (1540772248). «La ficha» PAGINA12.
- ↑ «Argentinas ganan premio Casa de las Américas» Diario Río Negro 2008-02-02.
- ↑ a b «Página/12 :: espectaculos» web.archive.org 2009-06-12.
- ↑ BBC. (26 de octubre de 2015). Samanta Schweblin, la autora que dejó de hablar porque le frustraba el lenguaje. Reino Unido.
- ↑ Granta. .
- ↑ RFI. (10 de diciembre de 2012). Samanta Schweblin, galardonada con el Premio de cuento Juan Rulfo. .
- ↑ Una mujer con suerte. Argentina 12 de diciembre de 2012.
- ↑ Fundación Konex. Premio Konex 2014: Cuento: Quinquenio 2009 - 2013. .
- ↑ “Distancia de rescate”, de Samanta Schweblin – Los Inrockuptibles. 29 de octubre de 2014.
- ↑ «Siete casas vacías: el pavor de lo cotidiano» SegundoEnfoque.
- ↑ «La argentina Samanta Schweblin gana el Premio Ribera del Duero de relatos», El Economista, 9 de abril de 2015.
- ↑ Natalia Blanc. «La invención más inquietante de Samanta Schweblin encontró sus imágenes», La Nación, 23.12.2017; acceso 03.02.2018
- ↑ «"Distancia de rescate" competirá por el Man Booker Prize» www.telam.com.ar.
- ↑ a b The 2018 Tournament of Books. .
- ↑ Samanta Schweblin fue premiada en Estados Unidos. .
- ↑ «Samanta Schweblin aborda las redes en “Kentukis”: Navegar desde el living te lleva a ver cosas desconcertantes» La Voz.
- ↑ «"La respiración cavernaria", diálogo perfecto de texto e imagen» La Voz.
- ↑ a b Samanta Schweblin ganó el Premio Mandarache de Jóvenes Lectores. .
- ↑ a b Piqué, Elisabetta. (2021-12-05). Samanta Schweblin recibió en Roma un prestigioso premio literario de manos de Vargas Llosa. ISSN 0325-0946..
- ↑ Llosa, Claudia. (2021-10-13). Distancia de rescate. Fabula, Wanda Films, Gran Via Productions.
- ↑ La película argentina "Distancia de rescate" es la más vista en Netflix de Estados Unidos. Argentina 18 de octubre de 2021.
- ↑ a b de 2022, 5 de Abril. «Tres latinoamericanos entre los ganadores del Premio O. Henry de ficción corta 2022» infobae.
- ↑ de 2022, 9 de Septiembre. «La emoción de Samanta Schweblin tras ganar el Premio José Donoso: “Es una mezcla rara de mimos y aliento”» infobae.
- ↑ de 2022, 17 de Noviembre. «Samanta Schweblin: cinco definiciones sobre el libro que la hizo ganar el National Book Award» infobae.
- ↑ Samanta Schweblin: la literatura vista por una lectora y escritora - Lee por Gusto. 2017-05-17.
- ↑ «Página/12 :: Cultura :: LA FICHA» www.pagina12.com.ar.
- ↑ eloficiodelescritor, Autor. (2018-04-09). «SAMANTA SCHWEBLIN: “El límite entre lo posible y lo imposible me parece la zona más literaria y atractiva”» El oficio del escritor.
- ↑ Goméz Bravo, Andrés. (9 de enero de 2018). Samanta Schweblin: "La escritura es una suerte de exorcismo". Chile.
- ↑ «Samanta Schweblin: "La tecnología está siendo un problema para la literatura"» La Vanguardia 2019-05-11.
- ↑ Clarín.com. Samanta Schweblin recibió el Premio Juan Rulfo en París. .
- ↑ Factory, Troop Software. Samanta Schweblin | Fundación Konex. .
- ↑ Figueroa, Verónica. (9 de abril de 2015). Samanta Schweblin gana el IV Premio Internacional de Narrativa Breve. España.
- ↑ España, La Nueva. Samanta Schweblin gana el premio Tigre Juan de novela. .
- ↑ Samanta Schweblin gana el premio Shirley Jackson. 18 de julio de 2018.
- ↑ «Escritora argentina Samanta Schweblin obtuvo Premio Iberoamericano de Letras José Donoso» El Mostrador 2022-09-09.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Samanta Schweblini elkarrizketa Otra trama saioan.
- Samanta Schweblini elkarrizketa Café Chejov-en.
- Samanta Schweblin argentinarrak Estatu Batuetan Shirley Jackson saria jaso zuen eleberri laburraren kategorian (31. orrialdea).
- «Zorterik gabeko gizona» ipuina.
- «Zorterik gabeko gizon bat» ipuina Argentinako Nazioaren Kongresuko Liburutegitik sar daiteke.