San Juan Xar

Koordenatuak: 43°13′N 1°43′W / 43.21°N 1.71°W / 43.21; -1.71
Wikipedia, Entziklopedia askea
San Juan Xar
Leizearen ikuspegia.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaIgantzi
Koordenatuak43°13′N 1°43′W / 43.21°N 1.71°W / 43.21; -1.71
Map

San Juan Xar ("San Joan Zaharra") Nafarroako Igantzi herrian dagoen eremu naturala, erlijiosoa eta, aldi berean, turistikoa da. Inguru hori, nahiz eta ez oso handia izan, balore oso bereziak ditu. Igantzi eta Arantzaren arteko galtzada zaharrean dago.

Toki erlijioso eta mitologikoa

Ikuspuntu erlijiosotik bertako kobazuloan kapera kristau bat dago non Joxe Ulibarrenaren Joan Bataiatzailearen imagina, mirespen haundikoa zonalde honetan, ikus daitekeen. Izan ere, Joan txiki bat dago bertan, San Juan Txiki, eta horrek handia baino debozio gehiago erakartzen omen du.[1] Debozio kristaua izan arren inguru honen debozio paganoaren aztarnak oso nabariak dira. Leizearen beheko partean indar magiko eta sendagarria omen duten hiru iturri azalarazten dira. Tradizioaren arabera azaleko arazoen aurrean propietate berezia du iturri horien urak; erabilera Pirinioetako beste inguru magikoetan moduan, beharrezkoa da zapi bat uretan buzti eta azala horrekin garbitzea. Ondoren, zapia bertan utzi behar da ondo lehortu arte; behin lehortuez gero erre egin behar da eta lan hori, antza, Igantziko sakristauak egiten du. Inguru honen festa nagusia San Juan egunekoa da: egun horretan eta hurrengo hiru igandetan kaperan meza egiten da eta inguruko jende asko erritua betetzeko bertara hurbiltzen da. Ohikoa da baita ura edatea edo etxera eramatea.[2] Jose Miguel Barandiaranen arabera tradizioak zion kobazulo honetan Basajaun bizi izan zela.[3]

San Juan Xar leizea.

Ondare naturala

Parke natural honen balore nagusia basoan dago; inguru honetan zuhaitz espezie mota asko dago (lizarak, hurritzak, aritzak...) baina zalantzarik gabe garrantzitsuena xarma (Carpinus betulus) da; espezie hau oso eskasa da Iberiar penintsulan eta hau da zuhaitz hau berez, modu natural batetan, sortzen den Euskal Herriko naturgune gutxienetariko bat. Parke naturala bertatik, gainera, Latsa erreka pasatzen da. Parkearen deklarazioa 1987koa da.[4]


Erreferentziak

Bibliografia

  • Jose Dueso: Navarra encantada. Guías singulares, 2003. 84-95846-44-6.

Kanpo loturak


Ikus, baita ere