Lizar arrunt
|
|
||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Lizar (Fraxinus excelsior)
|
||||||||||||
| Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||
|
||||||||||||
|
|
||||||||||||
| 'Fraxinus excelsior' |
Lizar arrunta (Fraxinus excelsior) Oleaceae familiako eta Fraxinus generoko zuhaitz, hosto galkorrekoa. 10 - 40 m bitarteraino neurtzera iristen dena.
Latinetik dator Fraxinus hitza, eta xabalina edo gezia esan nahi du (lizarraren zuraren antzinako erabilerari egiten dio erreferentzia). Excelsior hitzak zuhaitzaren garaierari egiten dio erreferentzia.
Euskal kulturako landare magikoenetarikoa da: baserriaren aurrealdean lizar bat izatea gomendagarria omen da, babesle gisa. San Joan gauean, adaxka bat jarri behar da atean, eta aurreko urtekoa suan erre. Lizarra ez da bedeinkatu behar; berez da bedeinkatua (Lekuonak bildutako esaera zaharra).
Eduki-taula |
[aldatu] Ezaugarriak
Hosto erorkorreko zuhaitza da, eta tamaina handikoa: 40 m garai izan daiteke.
[aldatu] Zurtoina – Azala
Enbor zuzena du, eta azal grisa eta zartatua.
[aldatu] Hostoak
Hosto konposatuak ditu: hosto bakoitzak 7-13 foliolo horzdun ditu, lantza formakoak. Hosto-begiak beltz eta handiak dira, eta neguan sortzen dira.
[aldatu] Loreak
Loreak, horixkak, hostoak baino lehenago sortzen dira, multzo txikitan, eta ez dute ez kalizarik ezta korolarik ere. Panikulatan bildutako lore apetalo eta asepaloak apirila eta maiatza artean loratzen dena eta samara-motako fruituak ditu.
[aldatu] Fruituak
Berdea eta tximeleta formakoa da lizarraren fruitua: bi hegal ditu; eta luku zintzilikarietan sortzen da (samaretan).
[aldatu] Habitata
Lizarra zuhaitz heliofiloa da: argitasun handira moldatuta dago. Lurzoru oso emankor, neutro, sakon eta hezeetan bizi da.
Euskal Herriko isurialde kantauriarrean da arrunta, 0 - 800 m garaieran.
[aldatu] Erabilera
Hostoak eta adaxkak onak dira abereek jateko.
Kalitate oneko ikatza lor daiteke lizarraren egurretatik, oso erregai ona. Tresna-kirtenak, eskiak, arraunak eta altzariak fabrikatzeko erabiltzen da zura: oso elastikoa da lizarraren zura, zuntz luze eta gogorrak dituena.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Botanika.wikispaces.com webgunetik hartu da, CC BY-SA 3.0 lizentziapean.