San Jurgi gaztelua

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
San Jurgi gaztelua
LisbonCastle.jpg

São Jorge gaztelua Lisboako etxeen gain.
Herrialdea  Portugal
Koordenatuak 38°42′50″N 9°08′01″W / 38.71389°N 9.13361°W / 38.71389; -9.13361Koordenatuak: 38°42′50″N 9°08′01″W / 38.71389°N 9.13361°W / 38.71389; -9.13361
Garaia Erdi Aroa
San Jurgi gaztelua non dagoen adierazten duen Lisboa-ko/-go/-eko mapa
San Jurgi gaztelua
www.castelodesaojorge.pt

San Jurgi gaztelua (portugesez Castelo de São Jorge) Portugalgo Lisboa hiriburuan dagoen gaztelu bat da. Antzina Mairuen gaztelua (Castelo dos Mouros) deitzen zitzaion. Erdigune historikoa kokatuta dagoen muinotik haratuago dago, bertaratzen direnak handik Lisboa hiria nahiz Tajo ibaiaren estuarioaren ikuspegi bikainaz gozatu dezakete, ondorioz Portugalgo Gobernuak eraikin hau mantentzeko ahalegin handia egiten du.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aztarna arkeologikoen indusketek azaleratu dutenez, gaztelua kokatzen zen lekua gutxienez K. a. mendetik aurrera feniziarrek, greziarrek, kartagotarrek eta erromatarrek populatua izan zen. V. mendean sueboak eta bisigodoak egon ziren, VIII. mendetik aurrera musulmanen eskuetan erori zelarik.

Errekonkista garaian 796. urtean denboraldi batez Alfontso II.a Asturiaskoak konkistatu zuen. Ondoren mairuek berreskuratu eta Badajozgo taifaren barnean kokatu zen. Azkenik 1147. urtean Alfontso I de Portugalgoak behin-behinekoz konkistatu zuen, eskertze modura gazteluan San Jurgiren bandera ipini zelarik.

1531, 1551, 1597, 1699 eta 1755 urteetan zehar hainbat lurrikaren sortutako kalteak jasan zituen. 1910eko ekainaren 16an Monumentu Nazionala izendatu zuten, 1940ko hamarkadaren amaieran eta 1990ko hamarkadan zehar zaharberritze lanak burutu zitzaizkiolarik.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: San Jurgi gaztelua