Sekulabelardiko kantaria (Mikel Laboari)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sekulabelardiko kantaria (Mikel Laboari)
Ruper Ordorikaren musika-lana
Egilea(k)Ruper Ordorika
Argitaratze-data2009
Ezaugarriak
Hizkuntzaeuskara
DiskoetxeaElkar
Deskribapena
Honen parte daHaizea Garizumakoa (albuma)
HitzakRuper Ordorika
Bestelako lanak
MusikagileaRuper Ordorika
Argumentu nagusiaMikel Laboa

Sekulabelardiko kantaria, Ruper Ordorika kantautorearen abesti hunkigarria da, Mikel Laboa hil zenean haren omenez sortu zuena.[1] Haizea Garizumakoa (2009) diskoan argitaratu zuen.[2][3]

Hitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lau kopla idatzi zituen Ruperrek. 2008ko abenduaren lehenean hil zen Laboa maisua ("gauza ttikien erresumatik partitu" zen). "Ume ixilak" tratatzen zituen Laboa neurosikiatrak, ume isilen hondartzan entzungo zuten Mikelen ahots zilarrezkoa? Edo paradisuan? Orduan abeslarien olinpoan piztuko zituzten kandelak; bertatik Atahualpa Yupanqui eta Pierre Bordaxarre Etxahun jainko abeslariek albistea zabalduko zuten Euskal Herri guztian Laboa haiekin kantuan ari zela. Batez ere Mikelen herrietan zabalduko zuten albistea (Donostia, Lekeitio eta Baztan), Eta bitartean, etengabe, Euskal Herri osoko jendea negarrez zegoen, punta batetik besteraino, Eskiulatik Berangoraino.

Ni ez naiz Mikel Laboa komiki-liburuan ere, bukaeran, azaltzen dira hitzak.[4][5]

Sekulabelardiko kantaria (Mikel Laboari) [2][6]
Egun da abenduaren lehena,

bi mila eta zortzikoa,

gauza ttikien erresumatik

partitu da maisua.

.

Ume ixilen hondartzan edo

paradisuko ostatuan,

non entzungo ote da orain

ahotsa zilarrezkoa?

.

Euskaldun jendea negarrez dago

Eskiulatik Berangora,

sekulabelardiko kantari,

zure ahotsa entzun guran...

Abestiaren etxe goienan

kandelak iziotu dira,

Atahualpak eta Etxahunek

zabaldu dute berria:

.

Haiekin dela, kantuan ari,

jakin dadila Donostian,

Lekeition eta Baztanen ere

Euskal Herri guztian.

.

Euskaldun jendea negarrez dago

Eskiulatik Berangora,

sekulabelardiko kantari,

zure ahotsa entzun guran...

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Gorostidi, Juan. (2015). «Ruper Ordorika izan zen gizona» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-01-12).
  2. a b «Haizea Garizumakoa» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-11).
  3. Santamaria Barinagarrementeria, Ainara. «Laboa: hori bakarrik eta hori dena» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-01-11).
  4. (Ingelesez) «'Ni ez naiz Mikel Laboa' liburuan aipatzen diren abestien zerrenda» Spotify (Noiz kontsultatua: 2023-01-10).
  5. Larratxe, Joseba. (2022). Ni ez naiz Mikel Laboa. Joseba Larratxe - Youtube (Noiz kontsultatua: 2023-01-02).
  6. «Sekulabelardiko kantaria (Mikel Laboari)» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-11).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]