Sfax
Wikipedia(e)tik
|
Sfax |
|
|---|---|
| Izen ofiziala | صفاقس |
| Estatua | |
| Probintzia | Bizerta |
| Herritarra | sfaxtar |
| Koordenatuak | 34°44′N 10°46′E / 34.733°N 10.767°EKoordenatuak: 34°44′N 10°46′E / 34.733°N 10.767°E |
| Ordu eremua | UTC + 1 |
| Biztanleria | 265.131 bizt. (2004) |
Sfax[1] (arabieraz: صفاقس Safāqis) Tunisiako erdi-ekialdeko hiria eta portua da, izen bereko gobernamenduko hiriburua, Gabeseko golkoaren ertzean (Mediterraneo itsasoa), Kerkennah uharteen aurrean. 265.131 biztanle (2004). Tunisiako lehen merkataritza-portua da, eta olioa, espartzua, fruituak eta, batez ere, fosfatoak esportatzen dira handik. Tunisiako bigarren arrantza-portua da, bestalde, eta industriak ere (janari-industria, kimika-industria) garrantzi handia du hiriko ekonomian. Aipagarriak dira harresi zaharrak eta meskita handia.
Eduki-taula |
Historia [aldatu]
Taparura eta Thaenaeren hondakinen gainean eraiki zen K.a.tik 849 urtean, eta oparotasun handian bizi izan zen IX. mendeaz geroztik, ehungintza, arrantza eta merkataritzari esker.
Klima [aldatu]
| Datu klimatikoak (Sfax) | |||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Hilabetea | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
| Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 16 | 17 | 19 | 21 | 24 | 28 | 31 | 32 | 29 | 26 | 21 | 17 | 23.4 |
| Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 7 | 8 | 9 | 12 | 16 | 19 | 22 | 23 | 21 | 17 | 12 | 8 | 14.5 |
| Pilatutako prezipitazioa (mm) | 23 | 15 | 23 | 20 | 10 | 5 | 0 | 3 | 23 | 33 | 25 | 23 | 203.2 |
| Iturria: Weatherbase [2] | |||||||||||||
Herri eta hiri senidetuak [aldatu]
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia, Ekialde Hurbileko eta Ipar Afrikako toponimia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0164.pdf
- ↑ Weatherbase (2011), Weatherbase: Historical Weather for Sfax, Tunisia, http://www.weatherbase.com/weather/weather.php3?s=5706&refer=wikipedia
- ↑ marburg.de, Universitätsstadt Marburg Partnerstädte, http://www.marburg.de/detail/11753