Simon Makabearra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Simon Makabearra

Apaiz nagusi

K.a. 142 - K.a. 135
Jonatan Makabearra - Joan Hirkano
Bizitza
JaiotzaK.a. II. mendea
HerrialdeaAsmondar Erresuma
HeriotzaJeriko, K.a. 135 ( urte)
Hobiratze lekuaModiin (en) Itzuli
Familia
AitaMatatias
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaAsmondar leinua
Jarduerak
Jarduerakburuzagi militarra eta apaiza
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioajudaismoa

Simon Makabearra[1] edo Simon Thassi (hebreeraz: שִׁמְעוֹן הַתַּסִּי‎Šīməʿōn haTassī) juduen apaiz nagusia izan zen, k.a. II. mendean Makabearren matxinadan buruzagietako bat ere.

Matatias apaizaren semea izan zen, bere familiarekin juduek seleukotar erregeen aurka egindako matxinada patriotiko eta erlijiosoaren bultzatzaile eta arima izan zena.

«Makabear» izenaren jatorriari buruzko hainbat aieru egin dira, oraindik ere etimologia eztabaidatukoa izanda.[2] Izena siriar maqqaba (euskaraz: «mailu edo mazoa») ahotsetik erator liteke, seleukotarren aurkako bere balentria militarrei erreferentzia eginez.[2]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jonatan Makabearra bere anaiaren oinordekoa izan zen, ziurrenik k.a. 143an preso hartu zutenean, eta k.a. 142an hil zutenean.

Alexandro Balasek, Esmirnatik zetorren abenturazale gazteak, Demetrio I.a Soter seleukotar erregea garaitzea lortu zuen, baina Demetrio I.aren semeak, Demetrio II.a Nikatorrek, Enoparoko guduan garaitu zuen.[3] Diodoto Trifon izeneko militar bat, Demetrio II.a Nikatorren aurka matxinatu zen, eta Alexandro Balasen seme Antioko VI.a Dioniso izendatu zuen errege. K.a. 140. urtean, Diodoto Trifonek pozoitu egin zuen eta bere burua errege izendatu zuen bere eskubidez.

Simonek, Demetrio II.a Nikatorren (K.a. 147-K.a. 138) alde egin zuen, honek erresumaren ekialdean gobernatzen zuelarik, honek, bere aldetik, Apaiz Goren bezala berretsi zuelarik. Demetrio II.a Nikatorrek eta Simonek Gaza berreskuratu ahal izan zuten, lehentxeago Diodoto Trifonen eskuetan erori zena. Demetrio II.a Nikatorrek Partiako errege Mitridates I.aren aurkako gerra hasi baina, k.a. 139an, garaitua izan zen, honela, Seleukotar Inperioko probintzia babiloniarra, partoen eskuetara pasa zelarik, Siriar Tetrapolisa, irmoki, seleukotar dinastiaren boterepean geratu zen arren. Seleukotar goarnizio askok, zalantzan edo Demetriori leial zitzaizkionak, Diodotoren alde egin zuten. Hala ere, Jerusalemgo seleukotar goarnizioa, Diodotori leiala zena, Simonen menpean jarri zen, nork bere burua independente aldarrikatu zuen juduen etnarka tituluarekin.

Erabaki batek, K.a. 141ean, "apaizen, herriaren eta lurreko zaharren" batzar handi batek hartutakoa, Simon liderra (נָשִׂיא nasi, "printze") eta Judeako apaiz gorena "profeta bat matxinatu arte" izango zela erabaki zuen. K.a. 139. urte inguruan, Simonen ordezkaritza Erroman zegoenean, Erromatar Senatuak gobernari berriari Erromatar Errepublikaren aintzatespena eman zion. Horrela, Simonek birtualki independentea zen estatu bat sortu zuen.

Antioko VII.a Evergetes errege berriak ez zuen Judearen independentzia birtuala onartu eta Zendebeo jeneralak zuzendutako armada bidali zuen. Simonek, ordurako oso zahartuta zegoela, Judas eta Joan Hirkano bere semeei borroka egiteko agindu, eta hauek seleukotarra garaitu eta iparraldera bota zuten.

Handik gutxira, Ptolomeok, Jerikoko gobernadore eta Simonen suhiak, Antioko Evergetesekin batera, Judeako gobernua lortzeko konspirazio bat eratu zuen, eta, k.a. 135 edo 134an, oturuntza batean Simon bi semerekin- Judas eta Matatias - batera harrapatu eta exekutatu egin zuen.[4] Hirugarren semeak, Joan Hirkanok, ihes egin ahal izan zuen eta apaiz goren izendatu zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindia. 177. araua: Antzinateko pertsona-izenak eta izen mitologikoak (III). Bibliako pertsona-izenak. .
  2. a b Rivas, Luis H.. (2010). Diccionario de personas y lugares de la Biblia. Buenos Aires: Amico, 187 or. ISBN 978-987-25195-4-4..
  3. Grainger, John D.. (2010). The Syrian Wars. Brill ISBN 9789004180505..
  4. Frank Moore Cross in Collectif sous la direction de Hershel Shanks, L'aventure des manuscrits de la mer Morte, Éditions du Seuil, 2002, Paris ISBN 2-02-054952-2.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]