Sinn Féinen historia

Wikipedia, Entziklopedia askea

Sinn Féin (irlanderaz "Gu Geu") 1905ean Arthur Griffithek sortutako irlandar alderdi politikoa da. Irlandar nazionalismoaren aldaera ezberdinetan oinarritutako alderdia da, bereziki irlandar errepublikanismoan. 1922an Irlandako Gerra Zibilan zehar banaketa jasan zuen eta 1969an Ipar Irlandako gatazkaren hasieran ere bai, horrek Irlandako politikan eragin handia izan zuen. Gaur egun, Sinn Féin alderdia errepublikarra, ezkerrekoa eta laikoa da.

1905–1916[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arthur Griffith.

Sinn Féin alderdia sortzea eragingo zuten ideien lehenbiziko proposamenak United Irishman egunkariko Arthur Griffith argitaratzaileak hedabide horretan bertan idatzi zituen. 1900eko martxoko artikulu batean, garaiko erakunde nazionalista guztiak batuko zituen alderdi bat sortzeko deia egin zuen, ondorioz urte horretako amaieraldera Cumann na nGaedheal erakunde politikoa eratu zen. 1902ko alderdi horren biltzarren Griffithek Erresuma Batuko Legebiltzarreko irlandar parlamentariek hartan parte hartzeari uko egiteko proposamena egin zuen. 1903an, Eduardo VII.a Erresuma Batukoak Dublin hiriburura egindako bisitaldia zela eta, Maud Gonne irlandar iraultzaileak eta beste zenbaitek Kontseilu Nazionala izeneko bigarren erakundea sortu zuten. Dublingo Udal Batzak Eduardo VII.aren aurrean hitzaldi bat egiteko proposamena egin zen. Hitzaldiaren proposamena gutxigatik baztertua izan zen, baina Kontseilu Nazionala udalerri eta herrietako erakundeetan ordezkaritza nazionalistak areagotzeko presio talde gisa existitzen jarraitu zuen.

1905eko azaroaren 28an Sinn Féin sortu zen, eta lehenbiziko urteko Batzar Nazionalaren Biltzarrean Arthur Griffithek alderdiaren asmoz "Irlandako hiriburuan irlandarren onarpen morala zuen legealdi nazional bat ezartzea" zela aipatu zuen.[1] Alderdiak 1908ko Iparraldeko Leitrimgo hauteskundeak inougnatu zituen, hauetan bozken %27a lortu zuen.[2] Hortik aurrera, alderdiaren babes sozialak nahiz kide kopuruak beheruntz egin zuen. 1910eko Ard Fheis (alderdiaren biltzarra) delakoan, bertaratutakoak gutxi izan ziren, eta zuzendaritzan osatzeko kideak topatzea zaila izan zen.[3]

Sorrerako Sinn Féin alderdia nazionalista eta eskuindarra zen, ez zen errepublikarra, autonomista baizik, alegia, Irlandak bere legebiltzar autonomoa izatearen aldekoa zen, baina Erresuma Batua eta Britainiar Koroaren lurralde izaten jarraituz. Gaur egungo Sinn Féin alderdiaren oso bestelakoa, baina Irlandaren historiako gertaerek nahiz alderdi beraren bilakaerak eta beste talde eta alderdietako kideak elkartzearen ondorioz, asko jada bazeuden irlandar talde errepublikarretako kideak, alderdiaren ideologiak ere bilakaera bat izatera suposatu zuen.

Sinn Féinen hauteskunde programa irlandar independentzian sinisten duten irlandar guztiak barne hartzeko adina zabala da, edota izaten saiatzen da, bai errepublikarrak izan ala ez. Errepublikanismoa berez ez dago derrigorrean irlandar nazionalismoari lotua, nahiz eta azken ehun eta hamazazpi urtetan IRBko kideek Irlanda independiente bat gobernatzeko errejimen egokienatzat jo. Irlandar gobernu sistema gai garrantzitsutzat hartu beharra dago, baina ez funtsezkoa. Helburu bera da, eta ez bere ezaugarri exekutiboa, Irlandak nahi duena.

Arthur Griffith, 1907[4]

1902ko ekainean argitaratutako bere idazlanetan, Griffithek bere burua separatistatzat deskribatu arren (garai haietan errepublikarrak izendatzeko izendapen jatorra zen), irlandar hiritar asko errepublikarrak ez zirela bazekien, eta horregatik bere iritziz monarkia dualak erdibideko konponbidea errepresentatzen zuen, gehiengoa asebeteko zuelakoan. Xalotasunez, ondorio hau unionistek akordio gisa onartuko zutela proposatu zuen, monarkia mantenduko baitzuen. Ez zirudien unionistek edozein autogobernuri erradikalki aurka egingo ziotela ulertzen zuenik, ezta autogobernu hori mugatua izanda ere, are eta gehiago, legez independiente litzateken Irlanda batek izuikara sortuko lieke, hauteskundeei zegokionez betirako gutxiengo bat ordezkatzera mugatuko bailituzke[5].

Hasiera-hasieratik, Griffithen arrakasta mugimendu berdinaren barnean ikuspuntu zeharo ezberdinetako pertsonak elkartzea izan zen, Sinn Féinen etorkizuneko borroken aleak eta erantzunik gabeko galderak zeuden, oraindik ere gaur egungo errepublikar korrontean pil-pilean daudenak[6]:

  • Lehenik, usadioak indar fisikoa erabiltzearen aldeko elementu independentistak, tartean Irlandar Errepublikar Anaitasuna, eta helburu politiko bat modu baketsuan lortzeko alde zeudenen arteko gurutzatzea onartzea ezartzen zuen. Griffithek iraultzaileak nagusiki korronte bakezale baten barnean mantentzen saiatu zen. Argi dago, Sinn Féinen zuzendaritzan nahiz kidetzan zeuden Errepublikar Anaitasuneko kideen leialtasuna ez zela Sinn Féin alderdiarekikoa, Errepublikar Anaitasunarekikoa baizik.
  • Bigarrenik, Errepublikar Anaitasuneko afiliatuek ez zituzten inoiz Sinn Féinen helburuak onartu, ez behinik behin Griffithek Sinn Féinen Politika zelakoan adierazitakoak. Haientzat Sinn Féin alderdia Irlandako Errepublika lortzeko bidea zen, eta ez inolako motako monarkiarik ezartzeko. 1907an Sinn Féin alderdia Errepublikar Anaitasuneko kideak infiltratutako erakundeen artean nabarmen eta garrantzitsuenetakoa izan zen.

Pazko matxinadaren partehartzearen mitoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Pazko matxinada»

Britainiar Gobernuak bere garaian alderdia matxinadaren errudun egin nahiz zuenez arduradunzat jo zuen eta gaur egun oraindik ere jende askok uste arren, Sinn Féin alderdiak ez zuen 1916ko Pazko Matxinadarekin inolako partehartzerik izan, matxinadaren antolatzaileak eta egileak Irlandar Boluntarioak, Irlandako Armada Hiritarra eta Cumann na mBan errepublikar erakundeak izan baitziren. Izan ere, garai honetan Sinn Féin oso alderdi ahula izateaz gain bortizkeriaren erabileraren aurka zegoen.

Hura ez zen zuzena. Orduan Sinn Féin deituriko erakundeak ez zuen talde iraultzailerik osatzen, eta gainera, desagertzear zegoen. Altxamenduarekin ikustekorik ezer gutxi zuen. Arthur Griffith, bere lehendakaria, Eoin MacNeillekin eta beste zenbaitekin batera, jada planeatutako eta Irlandar Anaitasun Errepublikarrak, Irlandar Boluntarioak, Cumann na mBan eta Herri Miliziak burututako Altxamendua geldituarazteko kontraginduak eman zituzten. "Sinn Féinen Altxamendua" izenaz ezaguna izateak mindu egiten nau.

1943, Kathleen Clarke, Tom Clarken alarguna[7]

Herritarren uste orokorraren arabera bezala, organu ofizialentzat ere Irlandar Boluntariak erakundea "Sinn Féinen Boluntarioak" ziren, eta gerra aurretik bi erakundeen aldizkarien editorialak ezberdintzeko ezaugarri nabarmenik ez zegoenez, 1916ko Pazko Altxamendua berehala "Sinn Féinen Altxamendua" bezala bataiatua izan zen. Apirilaren 28an, Boluntarioen kapitulazio eguna aurretik, The Irish Times egunkariak "Sinn Féinen Matxinada" aipatu zuen. Maiatzaren 3an, Herbert Asquith britainiar lehen ministroak Boluntarioak "Sinn Féinen afiliatuak" bezala izendatu zituen. Guzti hau heurak informatzen zituzten aholkularien txostenei zor zaie, haiei ere, modu batean ala bestean, Sinn Féinnen inguruko deskribapenak entzuten baizizkieten[7].

Kathleen Clarke, Tom Clarken alargunaren ustez, 1916ko Pazko Altxamendua "Sinn Féinen Matxinada" izendapena jasotzearen ardura Irlandako Alderdi Parlamentarioarena omen zen, eta Altxamenduaren aurka egiteko erabili zuen. Halere, bitxia dirudien arren, Altxamenduaren ondoren, Kathleen eta emakume talde bat atxilotu zituztenean, beren buruak Sinn Féineko afiliatutzat deskribatu zituzten[8].

Behin, Dublingo gazteluan, nahiz zirkulu ofizialek, Irlandako Errege Poliziak eta prentsak "Sinn Féinen Altxamendua" izan zela erabaki ostean, baieztapen horrek iraun zuen. Sinn Féin alderdia, bere dozena inguru zinegotzi eta egunkariarekin batera, Dublingo gazteluko Gobernu Zibilak ezagutu eta hiriburuan nolabaiteko presentzia politikoa zuen erakunde separatista bakarra zen. Dublingo gazteluko kideentzat Irlandar Anaitasun Errepublikarra bezalako erlikia historiko batek halako Altxamendurik antolatu izana ezinezkotzat zuten. Hori "Sinn Féineko Boluntarioen" gauza izan beharra zuen. Lehenbizikoz, Sinn Féin alderdia bortizkeriarekin ofizialki identifikatua izan zen: denbora luzez iraungo zuen lotura[8].

Egiari zor, Britainiar Armadak eta Dublingo biztanlegoaren zati batek "Sinn Féinen Boluntarioak" zirelakoak Altxamendua, heriotza eta hiriaren suntsiketaren arduradun egin zituzten. Interpretazio konbentzionala honakoa izan zen: Dublingo hiritarrek Boluntarioak iraintzen zituzten, eta John Redmonden arabera, haiekiko "ezinikusi eta ikara" sentimendua zegoen. Sentimendu kolektibo hori 1916an zehar Altxamenduko buruzagien fusilamenduek eta Irlanda osoan hiru mila lagunetik gora atxilotu eta preso sartzearen osteko aldaketa erradikalak mapa sozialetik erabat desagertarazi zuen. Herrialde osoan burututako atxiloketa horiek eragindako erruki eta amorru olatua oso ongi dokumentatua dago. Sinn Féin alderdia iritzi publikoan jazotako eraldaketa horren onuradun nagusia izan zen, izendapen horrekin jendea Altxamenduarekin zerikusia zuen oro aipatzen hasi baitzen[8].

Oraintxuko ikerketek hain tesi sinplista gezurtatzen dute. Corkeko Unibertsitate Ikastetxeko John Lee doktoreak Dublingo eremu proletarioetan matxinoen aldeko jarrera orokorra zegoela frogatu du. Leek Estatuaren funtzionarioa eta unionista zen A.M. Bonaparte aipatzen du, 1916ko maiatzaren 28an honakoa idatzi zuen: "klase behartsuenetan giro oso mehatxugarria dago, hauetan Sinn Féin bere kemen eta ausardiaz modu irekian goraipatzen da. Irlandar herritar apalen elkartasuna Sinn Féinekin zegoen. Haiek independentzia nahi zuten...". Britainiar funtzionarioek jasotako probak ere badaude, dublingar langile klasearen babes sendoaren adierazle. 2001eko urtarrilean, Britainiar Agiri Publikoen Sailak 1916ko ekaineko Gerra Sailaren agiri bat ezagutzera eman zuen, Herbert Asquith lehen ministroak idatzia, honetan Dublingo Udal Poliziak North King Street eremua "Sinn Féinen aldekoen abia" zela aipatzen da. Sir John Maxwell britainiar jenerala eta komandante buruak Daily Mail egunkarian bere gizonek "North King eremutik nola edo hala emakumeak eta haurrak ateratzen saiatu zirela esan zuen, baina ez zutela handik ateratzerik lortu; matxinoen aldekoak ziren...". Ziur aski North King Street ez zen sentimendu horiek agertarazten zituen Dublingo kale bakarra izango[9].

Gainera Lee doktoreak Altxamendua ondoren preso egindako matxinoak Dublingo portura zeramatzatzen ibilbidean, Nothumberland Road eremutik igarotzean mota guztietako irainak jaso zituztela frogatu zuen, bai eta auzotarrek txistua bota ere, nagusiki auzotar protestanteen eta goi eta erdi klaseko biztanleen bizilekua baitzen, haien amorrua aurreikustekoa zen. Leek eremu horretako etxebizitzetan lan egiten zuten zerbitzari eta morroi katolikoek beharbada beren nagusien iritziarekin bat egingo ez zutela adierazi zuen, baina hori jakiteko modurik ez dago. Dena dela, Nortuhmberland Road eremua Dublingo barruti esanguratsuena ez dela ere baieztatu daiteke[10].

Egia dirudiena, lortutako azken frogen arabera, hiriaren barnealdeko eremu askotako hiritarrak Sinn Féinen aldeko bilakatzeko berebiziko eraldaketa sozialik behar ez zutela da. Beharbada jendeak ez zituen monarkia duala eta errepublikar sistema baten arteko ezberditasunen nondik norakoak ulertuko, baina Sinn Féin hitzek independentziaren ikur zirela bazekiten eta horren alde zeuden.

1916-1917[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Handik gutxira gazteen artean "Sinn Féinen egotea" modan jarri zen, nahiz eta agintariek inoiz atxilotuak ez izan. Noski, hobe zen atxilotuak izanak baziren, nahiz eta paradojikoki, preso ohi horietako asko inoiz "Sinn Féinen egonak" ez zeuden. Michael Laffanek 1916ko ekainaren 8an datatutako Dublingo Unibertsitate Ikastetxeko ikasle baten gutuna aipatzen du, Ingalaterrako espetxe batean dagoen irlandar preso bati igorria: "Orain zuek guztiok heroi handiak bilakatu zarete. Inoiz ez nuke horrelako solasaldi erradikalik imajinatuko. Gaurko egunez, unibertsitate campus osoan Sinn Féinen jarraitzaileak ez diren dozena erdiren bat ikasle bakarrik egongo dira. Gu guztiok Grafton Streetetik errepublikar banderak daramatzagula ikusi beharko zeniguke". Beste neska ikasle batek preso berdinari Dublingo Unibertsitate Ikastetxeko neskak Altxamenduaren ondoren atxilotutako gizon presoengatik erakarpena besterik ez zutela sentitzen ziurtatzeko idatzi zion: "gutako apalena ere ez zen hemen gelditu diren horiekin aterako. Edozein "kakaumek" jada ez gaitu erakartzen"[11].

1917ko amaieralderako Sinn Féin berri bat gailendu zen, nazio izaerako eta batasun mugimendu politiko bat bezala agertuz, Eamon De Valerak zuzendua, eta Arthur Griffith eta Aita Michael O'Flanagan lehendakari orde zirela. Bere egiturak 1921. urterarte iraungo zuen eredua ezarri zuen, bai eta gainontzeko mendean zehar mantenduko zena ere. Sinn Féin berria nahi ta nahiez erakunde militar bati lotua zegoen, Irlandar Boluntarioak, maiz uniformeak jazten zituzten, erakunde honek bere helburuak lortzeko indarraren erabilpenaren deia egiten zuen, laisterrera Irlandako Armada Errepublikarra edo IRA izenez askoz ere ezagunagoa izango zen[12].


Matxinadaren porrotaren ondoren eta 1917. urtetik aurrera, berau antolatu zuten errepublikar talde eta erakundeetako kide andana Sinn Féinera igarotzen hasi, horietako asko matxinadan partehartzeagatik espetxean egondakoak, eta alderdi honetako buruzagi garrantzitsuak bilakatuko ziren, baina matxinada jazo zen garaian ez ziren Sinn Féin alderdiko kide.


1918-1921[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1918ko Sinn Féinen horma-irudia: Irlanda Ingalaterrako zati al da? Bozka Sinn Féin eta erakutsi munduari Irlanda Ingalaterrako zati ez dela

1918-1921 arteko urteak Irlandarenzat berebizikoak izan ziren, drama, krisialdi, tragedia eta garaipenez beteak, bai bizi izan zituen jendearentzat nahiz bizi ez zituztenentzat ere, urte horietan jazotako gertakariek bere bizitzetan eragingo baizuten. Garai honek irlandar politikan aztarna ezabaezina laga zuen.


1918ko hauteskundeetako garaipena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Independentzia gerra eta Anglo-irlandar ituna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gerra zibila[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1923–1932[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1932-1946[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1947-1968[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1969-1974[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1975-1983[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1970–1975[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1976–1983[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1983–1993[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1994-1998[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1998–2017[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2018[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Griffith, The Resurrection of Hungary, 161. orr.
  2. Brian Feeney, Sinn Féin: a hundred turbulent years, 49–50. orr.
  3. Feeney, 52–4. orr.
  4. Sinn Féin debe ser el lema. Los años de la fundación, 1900-1907, 58. orr. Sinn Fein, un siglo de historia irlandesa. Brian Feeney, 2002, The O'Brien Press, Dublin. Gaztelaniazko itzulpena: Ignacio Alonso Blanco, Edhasa, 2005. (Gaztelaniaz)
  5. Sinn Féin debe ser el lema. Los años de la fundación, 1900-1907, 43-44. orr. Sinn Fein, un siglo de historia irlandesa. Brian Feeney, 2002, The O'Brien Press, Dublin. Gaztelaniazko itzulpena: Ignacio Alonso Blanco, Edhasa, 2005. (Gaztelaniaz)
  6. Sinn Féin debe ser el lema. Los años de la fundación, 1900-1907, 57-58. orr. Sinn Fein, un siglo de historia irlandesa. Brian Feeney, 2002, The O'Brien Press, Dublin. Gaztelaniazko itzulpena: Ignacio Alonso Blanco, Edhasa, 2005. (Gaztelaniaz)
  7. a b Vicisitudes electorales. Enfrentándose a los votantes, 1908-1917, 75. orr. Sinn Fein, un siglo de historia irlandesa. Brian Feeney, 2002, The O'Brien Press, Dublin. Gaztelaniazko itzulpena: Ignacio Alonso Blanco, Edhasa, 2005. (Gaztelaniaz)
  8. a b c Vicisitudes electorales. Enfrentándose a los votantes, 1908-1917, 76. orr. Sinn Fein, un siglo de historia irlandesa. Brian Feeney, 2002, The O'Brien Press, Dublin. Gaztelaniazko itzulpena: Ignacio Alonso Blanco, Edhasa, 2005. (Gaztelaniaz)
  9. Vicisitudes electorales. Enfrentándose a los votantes, 1908-1917, 76-77. orr. Sinn Fein, un siglo de historia irlandesa. Brian Feeney, 2002, The O'Brien Press, Dublin. Gaztelaniazko itzulpena: Ignacio Alonso Blanco, Edhasa, 2005. (Gaztelaniaz)
  10. Vicisitudes electorales. Enfrentándose a los votantes, 1908-1917, 77-78. orr. Sinn Fein, un siglo de historia irlandesa. Brian Feeney, 2002, The O'Brien Press, Dublin. Gaztelaniazko itzulpena: Ignacio Alonso Blanco, Edhasa, 2005. (Gaztelaniaz)
  11. Vicisitudes electorales. Enfrentándose a los votantes, 1908-1917, 78. orr. Sinn Fein, un siglo de historia irlandesa. Brian Feeney, 2002, The O'Brien Press, Dublin. Gaztelaniazko itzulpena: Ignacio Alonso Blanco, Edhasa, 2005. (Gaztelaniaz)
  12. Vicisitudes electorales. Enfrentándose a los votantes, 1908-1917, 90-91. orr. Sinn Fein, un siglo de historia irlandesa. Brian Feeney, 2002, The O'Brien Press, Dublin. Gaztelaniazko itzulpena: Ignacio Alonso Blanco, Edhasa, 2005. (Gaztelaniaz)

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]