Siriar basamortua
| Siriar basamortua | |
|---|---|
| بادية الشام | |
Siriar basamortua, Dair-Az-Zur eta Tadmor arteko punturen batean. |
|
| Eskualdea | |
| Koordenatuak | 33°19′59″N 38°49′59″E / 33.33306°N 38.83306°EKoordenatuak: 33°19′59″N 38°49′59″E / 33.33306°N 38.83306°E |
| Azalera | 500.000 km² |
Siriar basamortua edo Siriar-Arabiar basamortua (arabieraz: بادية الشام, bādiyat ash-shām) esteparen eta benetako basamortuaren konbinazio bat da, Arabiar penintsularen iparraldean kokatua. Orontes ibaiaren harana du mendebaldeko muga, eta Eufrates ibaia ekialdekoa. Iparraldean, basamortua Siriako ipar-erdialdeko lur emankorragoetan bukatzen da. Hegoaldean, Arabiar penintsulako basamortuekin elkartzen da.
Hala, bada, Siriako, Irakeko, Jordaniako eta Saudi Arabiako lurrak ditu basamortu honek.
Oasi ugari ditu Siriar basamortuak, hala nola Tadmorkoa eta Damaskokoa. Siriar basamortuko paisaia berezia, Siriako hegoaldeko Jabal ad Duruz eskualdeko sumendietatik etorritako laba jarioek eratu zuten.
Historiari begiratuta, beduinoen bizileku izan da basamortu hau. Gaur egun ere beduino ugari bizi da eskualdean, batez ere hirietan eta oasien inguruko kokaguneetan. Beduino batzuek ohiturazko bizimodu nomadari eusten diote oraindik, basamortuan.