Slavonski Brod
|
Slavonski Brod |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Estatua | |||
| Probintzia | Brod-Posavina eskualdea | ||
| Koordenatuak | 45°10′N 18°01′E / 45.167°N 18.017°EKoordenatuak: 45°10′N 18°01′E / 45.167°N 18.017°E | ||
| Eremua | 50.37 km2 | ||
| Garaiera | 96 m | ||
| Biztanleria | 59.507 bizt. (2011) | ||
| Dentsitatea | bizt./km² | ||
| http://www.sbonline.net/ | |||
Slavonski Brod Kroaziako Brod-Posavina eskualdeko hiriburua da. 2009an Kroaziako herri politena aukeratu zuten. Eslavoniako hiria da.
Eduki-taula |
Geografia[aldatu]
Gaur Egun brod hitzak kroazieraz "itsasontzia" esan nahi badu ere, herriaren izena ford hitzetik dator, "ibai pasabidea" esan nahi duena. Slavonski Brod beraz Eslavoniako pasabidea litzateke, izan ere Sava ibaiak Kroazia eta Bosnia-Herzegovinaren artean muga egiten duen tokian dago. Bosniako aldean Bosanski Brod dago, "Bosniako pasabidea". Ibai-portu garrantzitsua dauka.
Historia[aldatu]
Kokapen egokiari esker (Sava gurutzatzeko toki egokia) herriaren inguruak aurrehistoriatik populatuak izan dira. Starčevo kulturako aztarnak aurkitu dira herrian duela 8.000 urte jendea bizi zela ziurtatuz.
Lehenengo asentamendu dokumentatua erromatarren Marsonia herria da, Peutingerren "Notitia dignitatum" mapan Auxilia Ascaria Tauruno sive Marsonia izenaz agertzen dena. Eslaviarrak VI mendean iritsi ziren bertara eta Hungariako Bela IV erregeak 1224ean hiria gotortu zuen Brod na Savi izena emanez (Savaren pasabidea). 1934ean hartu zuen gaur egungo izena.
Bigarren Mundu Gerran aliatuen bonbaketek asko kaltetu zuten hiria, eraikinen %80a suntsitu eta 1000 pertsonatik gora hilez, gehienak zibilak.
Ondasun nabarmenak[aldatu]
- Brod Gotorlekua: Austria-Hungariako Inperioak Otomandarrengandik babesteko XVIII mendean eraikitako gotorleku barrokoa da. Izar itxura du.
- Monastegi frantziskotarra: Hau ere XVIII mendeko monastegi barrokoa da.
- Petnja aintzira: Hiritik 7 kilometro ipar-mendebaldera aurkitzen da.
Brodtar ezagunak[aldatu]
- Ivana Brlić-Mažuranić (1874-1938): haurren ipuinen idazlea.