Star Wars VI. Atala: Jedi Zaldunaren Itzulera

Wikipedia, Entziklopedia askea

Star Wars VI. Atala: Jedi Zaldunaren Itzulera edota Jedi Zaldunaren Itzulera (ingelesez Star Wars: Episode VI - Return of the Jedi edota Return of the Jedi) 1983an Richard Marquand estatubatuar zinema zuzendariak zuzendu, Howard Kazanjian ekoizleak ekoiztu, eta Lawrence Kasdan eta George Lucasek idatzitako zientzia-fikziozko abentura filma bat da.

Star Wars filma saga ospetsuaren 6. filma izanik, 1980ko Star Wars V. Atala: Inperioaren Kontraerasoa filmaren jarraipena da.

Jatorrizko trilogiako hiru filmeen artean kritikatuena izan zen, ewok izakiek haur film baten ukitua ematen ziola eta. Beste batzuk aldiz, trilogiaren amaiera bikaintzat jo ohi dute.

Filmak Efektu berezi onenen Oscar Saria irabazi zuen.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Luke Skywalker eta Leia printzesa Tatooinera Han Solo askatzera joateko galaxia guztiko gangster berldurgarriena den Jabba the Hutten ezkutalekura doaz. Behin hiruak berrelkartuta, taldeak indar inperialen aurka borrokatzeko asmoz Endorreko ilargiko basoetan bizi diren ewok izakiak erreklutatzen dituzte. Bienbitartean, Enperadoreak eta Darth Vaderek Luke alde ilunera erakartzeko azpilanean dabiltza, baina gazteak bere aitaren Jedi espiritua berpizteko borondatea du. Gerra zibila indar errebeldeen eta babesgabe eta osatzeke dagoen bigarren Heriotz Izararren arteko borrokan amaitzen da, eta gudu honek galaxiaren patua erabakiko du.

Aktoreak

Kanpo loturak