Sukar hemorragiko biriko

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Sukar hemorragiko birikoek zenbait birusek sortutako gaixotasun kutsakor multzo bat osatzen dute. Gaixotasun multzo honetan gaitz larriak eta oso larriak daude, azken talde honetan gaitz hilgarri batzuk egonik. Batzuk aipatzekotan, Lassako sukarra, marburg gaixotasun birikoa, ebola gaixotasun birikoa, Argentinakoa, Boliviakoa, Koreakoa, e.a.

Gaitz hauen guztien artean, dudarik gabe, ebola gaixotasun birikoa da ospetsuena. Ebola birusak eragiten du patologia hau, eta izurriteak sortu ditu Kongoko Errepublikan, Gabonen, Ugandan, Sudanen, Sierra Leonan, Ginean eta Nigerian . Azken izurritea 2014an gertatu zen.

Ez da gaixotasun ohikoa baina, behin agertuz gero, heriotza-tasa handia eragiten du. Kutsatzeko bidea gaixoaren odola eta beste likido organikoen bidez (izerdia, txistua, esperma...) izaten da. Sintomak dira, batez ere, sukarra, buruko mina, tripako mina , gorakoak eta odoljarioak, azken hauek heriotza eragiten dutenak.