Ebola

Wikipedia(e)tik
(Ebola birustik berbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau birusari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Ebola (argipena).
Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Ebola birusa
Ebola birusa mikroskopio elektronikopean
Ebola birusa mikroskopio elektronikopean
Birus sailkapena
Taldea: V taldea ((-)kaARN)
Ordena: Mononegavirales
Familia: Filoviridae
Generoa: Ebolavirus
Espezieak

Bolikosta Ebola
Gabon Ebola
Reston Ebola
Sudan Ebola
Zaire Ebola

Ebola birusa Filobirus taldeko partaidea da, eta ARN du material genetikoa. 1976an deskribatu zuten lehendabiziko aldiz, Afrika erdialdean izandako izurrite batean. Geroztik, epidemia batzuk sortu ditu kontinente beltzean.

Sukar hemorragiko birikoa eragiten du, oso gaixotasun arraroa baina heriotza-tasa handia duena.


Eduki-taula

[aldatu] Ebola sukar hemorragikoa

Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Ebola sukar hemorragikoa gaixotasun kutsakorra da, jatorri birikoa duena, gizakiari eta beste primate batzuei eragiten diena. Gizakian gaitza nahiko berria da, 1976. urtean agertu baitziren lehenengo kasuak Kongoko Errepublika Demokratikoan. Gaitz honen heriotza-tasa altua da, infektatuen %50 eta %90raren artean hiltzen baita.

1976az geroztik birus eragileak epidemia batzuk sortu ditu Afrika aldean. Izurrite gehienak Kongoko Errepublika Demokratikoan, Gabonen, Sudanen, Ugandan eta Boli Kostan gertatu dira. Honetaz gain, Ebolako birusak Afrikako erreserbetan bizi diren gorila eta txinpantzeen artean hondamen handiak egin ditu, milaka primate akabatu baititu urte gutxitan.

[aldatu] Eragilea

Gaitzaren eragilea Filobirus taldeko birusa da. Birus hauek RNA dute material genetiko gisa, eta Ebola sukar hemorragikoaz gain beste sukar hemorragiko larria sortzen dute (Malburg-ekoa). Ebolako birusak eta Malburg-ekoak antzeko ezaugarri asko dituzte, sortzen dituzten bi patologiak ere oso berdintsuak izanik.

[aldatu] Infekzioa

Antza denez, birusa likido organikoen bitartez transmititzen da (odola, izerdia, listua, esperma eta gernuaren bidez). Ez dago argi aerosolen bidezko kutsapena, ikerketa batzuen emaitzak kontrajarriak direlako.

Infektatutako animaliek ere gizakia kutsa dezakete.

Higiene-baldintza kaskarrek birusaren kutsapena areagotzen dute. Gaizki esterilizatutako materialak, esaterako, infekzioak sortu ditu Afrikako zenbait ospitaletan.

Birulentzia handiko birusa da Ebolakoa. Gorputzeko zelulak azkar suntsitzen ditu, eta organo asko kaltetzen ditu: gibela, birikak, giltzurrunak, digestio-aparatuarenak (urdaila, hestea...), garuna, e.a. Odolaren koagulazio-sistemari ere eragiten dio, odoljario ugari sortuz. Zalantzarik gabe, birus patogenoen artean Ebolakoak merezitako fama txarra irabazi du, amorruaren birusarekin batera hiltzaile mikroskopiko ikaragarriena baita.

[aldatu] Sintoma klinikoak

Sukar hemorragiko honen inkubazio epea 4-12 egunetakoa da. Lehenengo fase batean buruko eta eztarriko mina, nekea, sukar handia eta mialgiak (bizkarrean, batez ere) agertzen dira. Gorakoak eta beherakoak datoz geroago. Odoljarioak agertzen direnean gaixoak ahotik, sudurretik eta ipurtestetik odol ugari galtzen du; larruazalean agertzen diren orbanei ere odola darie. Gorputzeko organoak eta ehunak azkar txikitzen ditu birus anker honek, eta kutsatutako gaixo gehienak hil egiten dira birusarekin lehen kontaktua izan eta bi aste barrura, odoljarioek eragiten duten shock hipobolemikoaren ondorioz.

[aldatu] Tratamendua

Gaitzak ez du tratamendurik. Infektatutako pertsonak berrogeialdian isolatu behar dira, gaixotasuna kutsa ez dezaten.

Tratamendu bakarra gaixoaren sintoma larriak kontrolpean edukitzeko ahaleginean datza, heriotza ekiditeko: arnasketa artifiziala, odoljarioen kontrola, likido eta elektrolitoen ekarpena... zainketa intentsiboen unitateetan burutzen direnak.

Immunizazio pasiboa probatu egin da saio batzuetan, gaitzatik bizirik irten direnen odola -birusen aurkako antigorputzak dituena- gaixoei injektatuz. Kasu gutxi batzuetan terapia mota honek funtzionatu egin du.

Birusaren aurkako txertorik ez dago, ikerketa franko egiten ari diren arren.

[aldatu] Kanpo loturak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak