Tashkurgan

Koordenatuak: 37°46′22″N 75°13′38″E / 37.77288°N 75.22716°E / 37.77288; 75.22716
Wikipedia, Entziklopedia askea
Tashkurgan
town of China (en) Itzuli
Administrazioa
Estatu burujabe Txinako Herri Errepublika
Eskualde autonomoXinjiang
PrefekturaKashgar prefektura
Konderri autonomoTaxkorgan Tajik Autonomous County
Izen ofiziala塔什库尔干镇
تاشقورغان بازىرى
توشقۈرغون بۇزۇر
Geografia
Koordenatuak37°46′22″N 75°13′38″E / 37.77288°N 75.22716°E / 37.77288; 75.22716
Map
Azalera25 km²
Altuera3.094 m
Demografia
Biztanleria7.683 (2018)
Dentsitatea307,32 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia998
Ordu eremuaUTC+08:00

Tashkurgan (txineraz: 塔什库尔干镇; uigurrez: تاشقورغان بازىرى) Kashgar prefeturako Tashkurgan konderri autonomoko hiriburua da. Xinjiang errepublikaren hego-mendebaldean dago, Txinako hego-mendebaldean, eta Afganistan, Tajikistan eta Pakistango mugetatik hurbil.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tashkurganek historia luzea du Zetaren Bidean geldiune gisa. Karabanen bide nagusiak bat egiten zuten hemen, ondoren iparralderuntz, mendebalderuntz eta hegoalderuntz joateko.Zenbait jakintsuren ustez, Tashkurgan Ptolomeok Geografia tratatu ospetsuan aipatzen zuen "Harrizko Dorrea" da, zetaren bide zaharrean Europa eta Txinaren arteko erdi-puntua markatu omen zuena.

Mende asko geroago Tashkurgan Sarikol erreinuko hiriburu bihurtu zen, Pamir mendilerroko erreinua, eta geroago Qiepantuo Persiar Inperioaren menpe egon zen.

Eskualdea Qing dinastiaren menpe geratu zen txinatarrek eskualdearen gaineko burujabetza aldarrikatu zuenean.1959an, Tashkurgan Komuna sortu zen, eta 1984an komuna hau herri bihurtu zen.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tashkurgan 3.090 metroko altueran dago, Afganistanen eta Tajikistanen mugetan, eta Kirgizistanen eta Pakistanen mugetatik gertu.

Tashkurgan ibaia Khunjerab mendatetik iparraldera hasten da eta iparralderantz doa Karakorum errepidetik Tashkurganera.







Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

    Datu klimatikoak (Tashkurgan (1971−2000))    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 6.5 12.2 18.9 22.0 25.1 31.0 32.5 31.4 27.8 22.7 14.3 10.5 '
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) −4.2 −1.0 6.0 12.8 16.7 20.5 23.7 23.3 18.6 11.6 4.8 −1.9 10.9
Batez besteko tenperatura (ºC) -11.9 -8.2 -0.5 6.1 9.8 13.3 16.4 16.0 11.4 4.0 -3.4 -10.0 3.6
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) −18.6 −15.3 −7.3 −0.8 3.1 6.4 9.4 8.8 3.5 −3.8 −10.8 −16.6 −3.5
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -40.1 -36.0 -25.7 -11.5 -5.6 -1.0 2.2 -0.2 -5.0 -12.2 -23.3 -31.5 '
Pilatutako prezipitazioa (mm) 3.2 2.6 2.4 4.8 8.0 15.5 11.3 9.6 6.0 2.1 .7 2.0 68.2
Prezipitazio egunak (≥ 0.1 mm) 2.1 2.4 2.2 2.5 5.1 6.8 6.2 4.6 2.9 1.7 .5 1.6 38.6
Iturria: Weather China

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriko biztanle gehienak mendiko tajiki etnikoak dira. Eskualdeko jende gehienek sarikolera hitz egiten dute. Wakhi hiztunen herrixka ere badago. Mandarin txinera eta uigurrera ere hitz egiten dira.

Tashkurganeko hiritarrak




Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]