Juan Diego Flórez
Wikipedia(e)tik
Juan Diego Flórez (Lima, Peru, 1973 -) perutar tenorea da.
[aldatu] Biografia
Musika-ikasketak egin zituen Liman eta Filadelfian (AEB). 1996an egin zuen debuta, Rossiniren Matilde di Shabran opera kantatuz, eta txundituta utzi zituen denak berehala, goi-erregistroak interpretatzeko ahalmen harrigarriagatik, ahots-piroteknia hutsetik haragokoa.
Egun, munduko tenore onenetakotzat daukate. Munduko opera-antzoki nagusietan kantatu du (Milan, New York, Londres, Viena, Paris, Salzburgo, Zürich, Madril, Bartzelona, San Frantzisko eta Erroma, besteak beste), orkestra-zuzendari onenen zuzendaritzapean.
Sari asko irabazi ditu eta Peruko ohore-dominarik garrantzitsuena ere jaso du.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.